Search for content, post, videos

Kondaiguzu korona|Zhoak, Veronika Ainhoa artista Chemnitz Alemaniatik ( 1.partea)

Nor zira ? nun bizi zira?

Veronika Ainhoa naiz, Zhoak, 27 urteko artista independentea. Barakaldokoa naiz eta gaur egun Chemnitzen,  Alemanian bizi naiz.

Ikusentzunezko produkzioan eta argazkilaritzan konzentzatzen da nire lan artistikoa. Egiten dudana  iksuten ahal duzue studios.zhoak.com en.

Zergaitik eta noiztik hemen bizi zara?

2010 ean Euskalherritik joan nintzen 18 urterekin Zinema ikertzera Bartzelonara, Euskal herrian ez zelako zinema ikasketarik. Maleruski, krisi garaian ikasketen prezioa bikoiztu egin zen maila apaldu arren. Alemanian dohainik diren  zinema unibertsitate zonbait zeuden eta nere ikasketak han segitzeak ilusioa egiten zidan.

Langile autonomo gisa lan egiten dugu guk , artistak, hegoaldean eta Espanan. Eta dakizuen bezela langile autonomoen tema ezinezkoa da. Artearen mundua orokorki zaila da eta arrunt normala da lansari oso apal bat izatea, bereziki lehen urteetan. Ez dituzte erezta 300euro hilabeteka  lortu batzuk eta gastuak 300 eurokoak badira azkenean dirua galtzen ibiliko dira lan egin arren. Lan ez deklaratua egitea eta joatera behartzen ditu pertsona asko sistema horrek.

Euskal herrian eta Espanian orohar, arazo bat daukagu artea denborapasa edo aisialditzat hartzen delako. Muxutruk lan egitea nahi edo espero dute askok, eta fabore bat egiten balizute bezela miseria bat ordaitzen gaituzte. Eta batzutan lan egiten duzu baina ez zara ordaindua. Deklaratu gabe lan egiten dute askok karguak ezin dituztelako ordaidu baina horrek arazo latzak sortzen ditu batez ere bezeroa ordaintzaile txarra bada. Ez dute babesteko edo salatzeko aukerarik izaten . do simpleki lan egiten duzu eta eneatzen eta deklaratu gabe ari diren lankideak denuntziatzen dituen “guildako” ko bat topatzen duzu.

Edukazio sistematik dator artea ez baloratzea eta ez kontsideratzearen ren arazoa. Ez da batere ona euskal herriko hesitasun artistikoa. Denak txantxa edo denak gainditzen dituen gaia da eskoletan artea. Eta aipatzen delarik. Adibidez nere ikastetxean gasteizen 13 urtetik geroz ez dago gehiago ikasgai artistikorik. Ez dago gehiago denborarik « aisialdi » gaientzat ; bizi profesionaleko gai seriosentzat denbora egoten da bakarrik hots matematikak, kimika etabar. Aldiz gai erjisiosoentzat denbora sobratzen da.

Berantago, 16 urte dituzuzlarik , eta suhartasunez batxilergo artistiko baten egitea hautatzen duzularik artea serioski lantzeko  asegabetua zira Batxilergo artistikoa euskal herriko porrota dela ohartzerakoan. Maial oso apala da eta eskas asko daude izan erakasle kalifikatuak atzemateko eta material aldetik( badelarik erdi aroko kamera batekin topatzen zira, burdin aroko programa batekin. Askoz eta seriosago hartuak diren letra edo zietifiko arloetara joateko maila ez duten pertsonaz beteriko ikasgela eta batxilergo oso arin batekin bukatzen duzu.

Jendeak artea aisialdi gisa eta ez dohainak, ezagutza aurreratuak izan behar dituzun lanbide gisa kontsideratzea.

Garaian saiatu naiz ekarpenak eta proposamenak egitea. Izan lizeo edota Gasteizeko hiri mailan… ez dira sekulan gauzatu.

Ondorioz artista autonomo gehienak erbesteratzea behartuak dira. Atzerrian daude kasik nire euskal herriko artsita lagun guztiak. Alemaniara joan naiz 2015 urte bukaeran. Lehenik berlinera, gero Stuttgart eta bukatzeko Chemnitz en.

Alemanian langile autonomoen gaia askoz eta egokituagoa da lansariari, eta horrek gauzak asko errexten ditu gu bezelako artistentzat. 22000€ urtero irabazten dutenek «Kleinunternehnmer»( enpresari txiki) gisa izena eman dezakete. Horre BEZ a gabe fakturatzea posible uzten die. Abantailozkoa da zinez, lansari apalak dituzten autonomo askori legalki lan egitea eta bizitzeko aski izateko parada ematen die. Ordaindu beharreko bakarra osasun segurua da, zure lansariaren araberakoa, erretretarako ehunekoarekin.

Kleinunternehmer aukeraz gain artista autonomoek, «Kunstlersozialkasse» ( artisten segurua) badute. Lehenago aipatu bezela, errealitate bat da eta artistek intermitante  gisa lan egin behar dute eta askok diru sartze apalak dituzte. Horregatik sortu da artisten osasun segurua Alemanian. Erakunde horrek enplegatzaile errola egiten du gisa batez, eta artsiten osasun seguruaren erdia ordaintzen du enplegatzaile norla bat balute bezela. Artistek berek ordaindu behar dute beste erdia. Horrela, arrunta da lansari apalak ditzuten pertsonek 90€ hilabeteka ordaindu behar dute, Espanian den sistemarekiko ezberdintasun nabarmena dago BEZa eta 300€ karguari begira. Alemanian fakturengandik ekonomiak egiten ditugu. Horretarako artista autonomo gisa  errestasunak sortzen ditu.

Horri begira saiatu nintzen Espaniako sistemaren egoerari begira proposamenak  egin ditut Alemaniak duenaren antzeko sistema bat plantan jartzeko. Urtetan idatzi diet erakunde ezberdinei. Espero dut egun batean gauzatuko dela eta artista gazteek ez dutela herbesteko beharrik izanen. Hori aipatzen dut oso garrantzisua baita eta ezezaguna den errealitate bat baita. Badira zobait urte horren ezagutarazteko beharra sensitzen dut jendearen sensibilizatzeko eta orohar hezkuntza sitema eta artisten egoera aldatzeko izan Euskal Herrian eta Españan.

 

 

Lanean stuttgarten filma batentzat

Quelles mesures ont été prises par les autorités  au début de la crise face à l’épidémie de coronavirus? Les gens les respectaient-ils? Comment passer le confinement? Avec qui tu étais ?

Bah egia erran larritasun estatuak harritu nau Majorkan, eta mirakuilu bat izan da alemaniara itzultzeko  hegazkina ez baita ezeztatua izan. Bi estatutan bizi izan dut krisia eta ezberditasun frango ikusi ahal izan ditut.

Majorkan nintzen lanerako, argazkiak egiteko baita betaurrekoak arraberritzeko. Ali, mutil pakistandar baten etxean egon naiz Couchsurfing gisa. Ostatu batean lan egiten zuen eta egun batetik bestera ostatu guztiek itxi dute. Bere lana galdu du, bere lankide guztien gisara, eta bere lagun bati harrera egin dio berak ere lana galdu baitzuen. Bi egun berantago beste Alemandar turista bati harrera egin dio, couchsurfean ari baitzen bera ere baina eritasunaren beldurrez kale gorrian egon da. Eta itzultzeko hegazkinak ezeztatuak izan dira ere. Hastapenean alemaniara itzultzeko hegazkin bat atzemaiteko 400€ gehiago pagatu behar zen lehenago sartzeko gisan. Xantza izan dugu Alirekin harrera bikaina egin digulako eta ez gaituelako kakan utzi!

Hala ere aski konplikatua izan da pisua oso ttikia baitzen, gela bat bakarrik, sardinak bezela metatu behar ginen sofan. Eta ez geneukan internetik. Jokoak asmatu ditugu. Bat eztulka ari zen orduerdi oro, azkenean irriz pasatu dugu egonaldia pentsatuz denak erituko ginelarekin. Baina bizipen oso ederra izan da, pertsona onekin bainintzen, haiekin kondatzen ahal nuelako. Eta erran behar da ugarte batean apokalipsia couchsurfing egoerak ez direla askotan bizitzen !

Alemanian aldiz egoera  Españan baino askoz eta lasaiagoa zen, eta askoz eta askeagoa. Badakit euskaldunok alemandarren irudi oso estriktoa daukagula, karratuak, puntualak eta ezdakit zenbat cliché dauzkagu alemandarrentzat, baina egia erran ezdakit nundik etortzen diren, bada 5 urte alemanian bizi naizela eta guztiz alderantzizkoa ikusi durt, azkenean euskaldunak askoz eta zorrotzagoak gira alemandarrekiko.

Larrialdi egoeragatik dena ixten genuelarik euskal herrian, berlinen nituen lagunenk esan didate jendeak pesta egiten segitu duela deus ez balitz pasatzen bezela. Alemanian neurriak lasaiagoak izan dira. Eta etapaka hartuak izan dira.

Hemen chemnitzen normala izan da jendea familiarekin ibiltzen ikustea izan parkeetan, edo motoa egiten etabar. Kaleak beterik egon dira. Eta hori ezberdintasun nabarmena izan da españarekiko.

Majorkan poliziak dena kontrolatzen zuen. Etxetik ateratzerakoan ez nituen bi metro egin, ta jada galdetzen zidaten nora noan eta zergatik ateratzen nintzen. Beste aldi batetan, jatekoa erosteko ateratzekoan jendeak balkoitik ohikatzen zigun “etxean egon!!!”. Kriminel bat bezela sentizten nintzen…preso banintz bezela. Tiketa guztiak atxiki ditut isun bat ez biltzeko gisan. Eta kaleak… hutsak, hilak… munduaren bukaera.

Hemen Chemnitzen deus ikustekorik. Ez dut usaian baino polizia gehiago ikusi. Eta pertsonalki ez dut nehor ikusi kontrolatua izaten. Lagun batzuk esan didate jende batzuk taldeka piknikatzen ikusi zituztela parkeetan, kasu horretan sinpleki galdetua izan zaie taldea desosatzea. Baina ez baldin bazoaz arroki neurrien aurka ez duzu arazorik. Oso zoriontsua izan naiz alemaniara itzultzerakoan Españako infernutik ateratzeagatik!

Bistan dena ekimen asko ezeztatuak izan dira, ostatuek itxi dute, baita eskolak eta beste baina ez zuen deus ikustekorik Españan egin duten handikeriarekin. Españan betaurreko saltzailea ere itxi digutre… nahiz eta ene iduriko komertzio esentzial bat den. Horregatik betaurrekorik gabe atzemaiten naiz : 6 diotropia  dauzkat , baian betaurreko gabe nago tailerra itxi baitute. Eta ez ditut erezta zaharrak berrien egiteko hartu dizkidatelako berrien egiteko… Facebooken plenitu naiz haien orrialdean beste lagun batekin, modu bat aurkitu dezagun gure betaurrekoen lortzeko. Jeandeak insulta zaparrada bat eman digu berekoiak deituz guri.

Hemen, Chemnitzen, nire bikotekideak adibidez, besteren kontura lan egiten du, eta bere enpresan ez da ezer gelditu. Enpresara lanera joaten jarraitu dute uneoro. Eta hori makineria sortzen dutela, adibidez, auto fabriketarako makinak… funtsezkoak ez diren gauzak. Oro har, nik ikusi dudana da funtsezkoak ez diren gauzez arduratzen diren enpresa gehienek lanean jarraitu dutela (jakina, ez naiz ari jendearentzat ireki ezin zituzten jatetxe eta dendei buruz).

 

Bestalde, eta bitxia da, osasun-langile askok, hala nola dentistek, psikologoek eta aseguru medikurik gabeko pertsonentzako doako medikuen erakundeek, itxi egin dute. Edo gizarte-laguntzako bulego eta gizarte-langile asko. Alemanian aseguru pribatuak edo korporazioen aseguru “arautuak” daude. Ez dago Espainiakoa bezalako osasun publikoko sistemarik, eta jende askok ez du asegururik (adibidez, langabeak, ezkonduta ez dauden etxeko lagunak, edo diru-sarrerarik ez duen edo asegurua ordaindu ezin duen diru-sarrera gutxiko beste edozein pertsona). Osea, koronabirusaren ondorioz bere buruaz beste egin nahi dutenentzat, edo gaixotu eta mediku-asegururik ez dutenentzat, edo baliabiderik gabe geratzeagatik gizarte-laguntzak behar dituztenentzat, horiei ateak itxita utzi dizkiete. Oso logikoa da dena. Alemanian, gainera, Europako gainerako herrialdeetan ez bezala, oso antzinako eran lan egiten da: papera eta posta erabiliz, bulegoan bertan, eta telefonoz zortea lortuz. Leku gehienak ez daude oso prestatuta elektronikoki lan egiteko. Beraz, itxi dituzten leku garrantzitsu horietako askok (psikologoak, medikuen erakundeak, etab.) ez dute alternatiba elektronikorik eskaini. Berriro abisatu arte itxi dute. Egia da koronabirusaren pandemiarekin, mundu osoan zehar neurriak hartu direla gauetik goizera, prestatzeko astirik gabe, konponbide hoberik planteatu gabe, ondorioak aztertu gabe, eta batzuek azkenean inkoherenteak izan direla. Zorionez, aste honetan, deseskaladarekin, gizarte-laguntzako bulego batzuk edo aseguru medikurik gabeko pertsonentzako erakunde batzuk irekitzen hasi dira.

Duela gutxi, maskarak (edo aurpegia estaltzen duen zerbait) eraman behar izan dituzte supermerkatu, denda eta abarretan. Partikularrentzako dendetako sendabelarrak aspalditik agortu ziren, martxoaren hasieran ez zenuen inondik ere ikusten; beraz, jendea oihalezko maskarak egiten hasi da harrapatzen duen guztiarekin (izara zaharrak, etab.). Supermerkaturen batean partikularrei saltzeko maskaratxo batzuk badituzte, neurriz kanpoko prezioan jartzen dituzte, hala nola 15 €, sendagarria ez den oihalezko maskara batengatik. Etxean maskaratxo batzuk dituzten partikularrei, ahal duten lekutik dirua atera behar badute, ezin izan dituzte saldu: Ebay Kleinanzeigen (Alemaniako “Milanuncios”), Quoka (gauza bera baino gehiago), Facebook eta partikularren online salmentarako leku handi guztiek maskarak, eskularruak eta abar saltzea debekatu zuten. Hemen, Chemitz-en, supermerkatu handiek erosten ahal diren partikularrentzako maskara gutxi batzuen monopolioa dute, eta horregatik jar dezakete nahi duten prezioa.

Izan ere, jende asko ez dago pozik askori iritsi ez zaizkien gizarte-laguntzen neurriekin eta promesa faltsuekin, eta azkenaldian hainbat adierazpen daude, horietako asko kalean, jendea berriz pilatzen. Adibidez, gaur (09.05.20) Stuttgarten 10.000 pertsona inguruk manifestazioa egin dute. Zifra ofizialak oraindik ez daude argitaratuta. 50.000 lagun erregistratu ziren, baina 10.000 lagunek bakarrik parte hartu zuten. 

Chemitz-en ere izan dira manifestazioak, baina hemen Chemnitzen eskuin muturreko alderdi oportunistekin lotuta egon ohi dira, hala nola Pro Chemnitz eta AFD. Horiek, besterik gabe, egungo gobernuarekin eta neurriekin haserre dagoen jendeari irabazten saiatzen dira.

Veronika Ainhoz gehiago jakiteko lekukotasunaren bigarren partea hemen!