Search for content, post, videos

Frantziako Euskal Etxeen lehen topaketa

Baionako festa eroen denboran, ostiralean, Frantziako Euskal Etxeen arteko topaketa egun bat antolatu da Baionako Txunga sagardotegian bazkari baten inguruan. Eusko diasporak elkarretaratzera gomitatu da eta euskal etxe eta euskal elkarteen lehendakariak ezagutzeko parada izan da.

Hitzordua Txungan 12:00tan emana zen, besten zurrumurrutik urrundua Resplandy kaian, Baionako irteeran.

45 pertsona baino gehiago bildu dira toki goxo honetan Euskal Etxeetaz pesta egiteko. Hala nola Frantzia osotik zetozten. 5 euskal etxe ordezkatuak ziren, Marseilles, Montpellier, Parise, Bordale, eta Euskal etxearen ofizialtasunaren zain den Toulouseko Euskal etxea.

Hor zirenak plantan jartzen dituzten animazio eta aktibitateetaz, baita aurkitzen dituzten arazo eta konponbideetaz, proiektuetaz informazioak trukatu dituzte.

Txungak eskainitako- sagardotegiak ateak ideki dizkigu – sagardotegi menu lilugarriaren inguruan, bakalau, sagarnoz eta Txuletaz gozatu gira, Kantuz, irriz eta dantzaz, kriston giroan !

Parte hartzaile ezberdinek hitzordu hori iraunkortu nahi dute eta datorren urtean topaketa berri batantolatuko da Frantziako Euskl Etxeen artean, aldi honetan Euskal herriko beste hiriburu baten antolatuko da. Gonbidapena Europako Euskal etxe guztieri luzatzeko ideia ere sortu da.

Eta ongi bukatzeko, trukaketaz eta irriz osatutako egunaldi horren biharamunean, larunbata goizean Euskal etxeetako lehendakariak Herriko etxeko balkoiera etortzeko ohorea izan dute Leon erregearen iratzartze denboran.