Search for content, post, videos

GURE ENPRESA SAREA

Yemaya

Yemaya itsasoaren jainkosa da, emazteen babeslea, partikularzki haurdun emazteena, eta baita edozoin bizidunarena. Bainan Yemayaren gibelean, beste emazte bat ezkutatzen da, Laurence Marchese, egiazko artista espirituala sutsua, arte eta sormena ezkontzen dituena. Yemaya izena duen luxuzko te sorta bat sortuz.

http://www.yemaya-the.com/

Euskola

Euskola, Coca-colaren anai euskalduna da, Valentin Vialaron et Pierre dacharyk sortu dute lehuntzen kokatua den Elikatxo enpresan.

Info gehiago : elikatxo.fr eta https://www.facebook.com/Euskola-1100461806667080/

Paries

Bere fama eta antze osoan oinarriturik, Pariès etxeak ehun urtetik gorako familia enpresen labela ukan du (E.F.C. Entreprise Familiales Centenaires), belaunaldiz belaunaldi transmititu jeinu paregabea berme; sektore horretan labela lortu duen lehen enpresa frantsesa izan da. Pariès etxeak Ondare Biziaren Enpresa labela (Entreprise du Patrimoine Vivant, E.P.V.) lortu du ere. Labelak goi mailako jeinu artisanal eta industrialak sariztatzen ditu. Akitanian, label hori lortu duen lehen txokolategi-gozotegia da.

Info gehiago : www.paries.fr 

Les laboratoires de Biarritz

Jean Marc eta Muriel Dubois-k, 2011 ean sortu dute Les laboratoires de Biarritz. Frantzian ekoiztutako eta Euskal kostaldeko itsasoak eskainitako baliabideak erabiliz produktu dermo-kosmetologikoak sortu dituzte.

Info gehiago : www.laboratoires-biarritz.fr

Eztigar

Eztigar-ek euskal Sagarnoa oraingo gisara berritz emateko erronka abiatu zuten, tokiko sagar motak erabiliz ekoizpena berpizteko. Mendietako gune xumeetan lana soortzea da ere helburua, baita diru sartze osagarri bat ahalbidetzea laborarieri.

Info gehiago : www.cidre-eztigar.com

Sokoa

1971n sortu zen Sokoa Hendaian (Iparralde), enpresa eserleku profesionaletan aditua da. Sokoak tokiko ekonomiaren dinamika eta Europako hainbat herrialdekiko elkarlan aktiboa uztartzen ditu egunero.

Info gehiago : www.sokoa.com

Agour

Agour etxeak helburuarentzat hartu zuen, Euskal Herriko artzainen esnea bilduz gasna egitea eta ontaraztea. Agour enpresaren bulegoak eta lantegiak Heletan kokatuak dira. 

info gehiago : www.agour.com

Bipia

Bipiaren oinarrizko ongailua Ezpeletako biperra da. 2015ean, “Jeiki” izeneko biper purearekin saristatua izan da Parisen, “le monde de l’épicerie fine” aldizkariak antolaturiko  “Epicure d’Argent” sari omentsuarekin.

Info gehiago : www.bipia.com

Overtrails

Overtrails Tour Operator-ek Euskal Herria eta Diasporaren arteko bidaiak antolatzen ditu. Bere helburua bien arteko zubien sortzea da. Bidai turistikoak dira baita ere euskal komunitateen arteko topaketa bidaiak. Euskal herriko biztanleentzat eta diasporakoentzat.

Info gehiago : http://www.overtrails.com/ eta : http://www.overtrails.com/nuestros-catalogos/

Loreztia

Hitzak dion bezala, Loreztiak goxotasuna eta eztitasuna dakartza. Bere sorkuntzen aurkezteko, Jacques Salles, 30  urte huntan erlezaina denak, izen hori asmatu zuen.

Info gehiago : www.loreztia-miel.com