Search for content, post, videos

2023KO EUSKO IKASKUNTZA-BAIONA HIRIKO SARIAK ABENDUAREN 21ean, 18 :30etan BAIONAKO HERRIKO ETXEKO SALOI HANDIAN

Urtez urte, Eusko Ikaskuntza elkarteak eta Baionako Herriko Etxeak hiru sari banatzen ditu. Baionarekiko, edota Zuberoa Lapurdi eta Behe-Nafarroa zein Euskal Herriarekiko harremana izaten duten lanak saritzen dira.

Batetik, Ohorezko saria euskara edota euskal kulturaren sustapenean eta honen ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen ereduzko ibilbide bati ematen zaio. 2018-az gero, sari honek Jean-Mixel Larrasket lehendakari ohiaren izena du eta Kepa Akixo ‘Zigor’ artistak egindako jakintzaren arbolak irudikatzen du. Bestetik, Euskal Kultura saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaratugabeko ikerketa lan bati ematen zaio.  Azkenik, bideo egile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura ardatz gisa harturik, honen inguruko dokumental bat sarituko du bideo-dokumental Sorkuntza sariak.

Aurten, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriko Etxeak honako lanak saritzea erabaki du:

Ohorezko saria Jean-Baptiste Orpustanek ukanen du.

Tesia saria Maitena Duhaldek jasoko du, Lapurdiko itsas hegiko euskararen azterketa dialektologikoa tesiarentzat.

Bideo sorkuntza saria, Inge Arin Larrañagak jasoko du, Ahots hariak dokumentalarentzat.

Jean-Mixel Larrasket Ohorezko saria

Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, 1934)

Euskal lexikologia eta literaturan aditua da.

Unibertsitateko ohorezko irakasle, Paris-Sorbonako unibertsitatean lizentziatu zen Letra Modernoetan 1958. urtean. Geroztik, Bordelen lortu zuen doktoretza 1984ean, Nom et statut de la maison basque médiévale en Basse-Navarre, Labourd et Soule : étude d’histoire et de toponymie médiévales izeneko tesiarekin.

Euskara eta literaturaren historia zein euskal itzulpengintzaren inguruko lan eta artikulu ugari egin ditu, bere indarra toponimian, morfologian eta lexikografian emanez.

Pierre Bidartekin batera Baigorriko Izpegi argitaletxea sortu zuen eta Lapurdum hizkuntza eta testuetan espezializatutako aldizkaria sortu zuen 1996an, Baionako Diziplina anitzeko Fakultatearen lehiaketarekin IKER ikerketa zentroak argitaratua.

Besteak beste hauek dira argitaratu dituen lanak: Toponymie basque (1990), 1789 et les Basques (1991), La Révolution française dans l’histoire et la littérature basques du XIXe siècle (1994), La langue basque parmi les autres (1994), Précis d’histoire littéraire basque, 1545-1950: cinq siècles de littérature en euskara (1996), La langue basque au Moyen Âge: IXe-XVe siècles (1999), Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule (2000), Dictionnaire toponymique des communes (2005), eta Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule (2006).

Bere azken lana Marcel Prousten À la recherche du temps perdu / Du côté de chez Swann lanaren itzulpena da, Zuanen etxealdean (2013). Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen 2014ean.

Eusko Ikaskuntza Baiona hiriko ohorezko sariak euskal kulturaren hizkuntza, literatura, historia eta beste hainbat arloen zerbitzuan egindako ibilbide aparta saritzen du.

Zeremonian saridunaren lanen aurkezpen argitaragabeak gozatuko ditu publikoak.

Bibliografia

  • Toponymie Basque : noms des pays, communes, hameaux et quartiers historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule, Bordeaux, Presses Universitaires de Bordeaux, coll. « Centre d’études linguistiques et littéraires basques », 1997
  • La Révolution française dans l’histoire et la littérature basques du xixe siècle (actes du colloque international tenu à la faculté pluridisciplinaire de Bayonne les 28 et 29 juin 1993), Saint-Étienne-de-Baïgorri – Izpegi, 1994
  • Dictionnaire toponymique des communes, Pau – Cairn Institut occitan, 2005
  • Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux, Pessac, Presses Universitaires de Bordeaux, coll. « Centre d’études linguistiques et littéraires basques », 2006
  • 1789 et les Basques, URA 1055 du CNRS, 1991
  • La langue basque au Moyen Âge : ixe – XVe siècles, 1999
  • La langue basque parmi les autres : URA 1055 du CNRS. Colloque international, 1994
  • Précis d’histoire littéraire basque, 1545-1950 : cinq siècles de littérature en euskara, 1996
  • Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule, Éditions Izpegi, 2000

Kultur tesia saria

Lapurdiko itsas hegiko euskararen azterketa dialektologikoa

[Analyse dialectologique du parler côtier du Labourd]

Maitena Duhalde (Uztaritze, 1987)

argazkia: Cristian Martinez

Tesiaren laburpena

Dialektologian kokaturiko ikerlan honek hizkuntzaren aldakortasun geografikoa du ardatz nagusia eta eremu geografikoa, berriz, Lapurdiko itsas hegia du. Tesi honen helburu nagusia Lapurdiko itsas hegiko ahozko euskararen deskribapena eta konparazioa ekartzea da, hots, kostatar mintzoaren lehenbiziko monografia aurkeztea. Horretarako, dialektologian usaiakoak diren irizpideak aintzat hartuz, lekukoak hautatu eta grabatu dira, ahozko corpus baten sortzeko. Lapurdiko itsasaldeko mintzoaren kokatzeko, isoglosak finkatzeko, ezaugarrien geografia hedadurak zein eragin-eremuak aztertu ahal izateko, bilduriko datuak ondoko hizkerekin kontrastatzea ezinbertzekoa da; horretarako, dialektologiako lanak aintzat hartu dituzte eta datu-biltzeak ekialdera hedatu dituzte. Alegia, Sarako eta Arrangoitzeko eskualdeetara. Lapurdiko itsas hegiko euskararen deskribapena zein inguruko hizkerekiko alderatzea egiteaz gain, eskualdeko euskararen bilakaeraren berri ematen ahalegindu dira XVII-XIX. mendeen bitarteko lekukotasunak lagun.

Louis-Lucien Bonapartek XIX. mende erdian bildu datuak eta gureak erkatuz, ikusi ahal izan da Lapurdiko hego-mendebal ta mendebal-erdialdeko mintzoak Donibane Lohizunera so egon direla azken mendean. Donibane Lohizune-Ziburu izan da eskualdeko hiri eta portu euskaldun inportanteena eta Lapurdiko mendebaleko ahozko mintzairetan izan du eragina, bertako hizkuntza-batasuna indartuz.

Ipar Euskal Herrian gaindi kurritzen duten ezaugarriak ageri dira gure eskualdean eta, bertzalde, muga politiko-administratiboaren lausotasuna agerian uzten dute Lapurdi itsas hegiak Gipuzkoako eta Bortzerrietako euskaldunekin partekatzen dituen hizkuntza-ezaugarri berriek. Funtsean, ezaugarri-konbinazio horrek egiten du berezi itsas hegiko eskualdeko euskara; izan ere, ekialdeko hizkerekin duen lotura ukaezina baldin bada ere, erdialdeko hizkerei begira ere egon da.

Ikerlearen ibilbidea

Baionan, Euskal Ikasketak hasi eta Erasmus programaren bidez Gasteiza joan zen ikasketak egitera lizentziako hirugarren urtean.Lapurdira itzuli eta, masterrarekin osatu du formakuntza, batez ere Azkaingo euskara ikertuz.

Musika kontserbatorioko ikasketak bukatu ondotik, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterreko dialektologiako klaseak segitu ditu UPV/EHUn. 2014. urtean hasi zuen doktorego tesia UPPA eta UPV-EHren lankidetzak bideraturik. Lapurdi itsas hegiko euskarari buruz eraman du ikerlana. Parisko Sorbonne-Nouvelle unibertsitatean euskara eskolak ematen ditu gaur egun. UPV/EHUko hizkuntza eta literaturaren didaktika sailean irakasle da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean.

Bideo-dokumental saria

Ahots hariak

Inge Arin (1991 Azkaine)

Dokumentalaren laburpena

Frankismoa, zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Dokumental honek frankismo garaian euskal kantarien bizipenak biltzen ditu (1960-1975 artean bereziki).

Doumentalak ongi ezagutzen ditugun Iparraldeko euskal kantariengana eramaten gaitu. Kamararen hurbiltzasunak intimitate sakon bat sortzen du, begiralea bakarrik balitz artistarekin. Garai horiek ulertzeko ezinbestekoak diren lekukotasunak ekartzen dizkigu Ingek. Argi Itzal jokoak, artista bakoitza leku bberezi batean jarriz iraganeko bizipenak ezagutzera eramaten gaitu dokumentalak.

Errealizazioa & Edizioa: Inge Arin Larrañaga

Musika Originala: Aratz Gomez Larrañaga & Brice Quillart

Masterizazioa: Pop

Egilearen ibilbidea

Inge Arin Larrañaga Azkainen handitu da eta ikasketak euskaraz erman ditu ttikitatik. Ikus-entzunezko arloan aditua da. 2013an « Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioa » titulua lortu eta hainbat urtez Patxi Laskarai argazkilariaren bidea jorratu ondotik, “freelance” moduan lan egiten du. Komunikazio bisualan ari da, bideogintza, argazkigintza eta grafista gisa.

Besteak beste, musika taldeen bideoklipak ekoizten ditu, azkenetariko bat aipatzearren, Herri Urratseko 40. edozioaren bideokliparen sortzailea da. Hainbat argazki proiekturen egilea ere bada. Hala nola, 2020tik lantzen ari den « Argia ez da ikusten » argazki proiektu artistikoa edota « Eguratsa » 2021ean argitaratu zuen lana.

Berriki Ahots hariak dokumentala argitaratu du, frankismo garaian euskal kantarien bizipenak bilduz.

Bere lanen berri gehiago aurkituko duzue ondoko estekara joanez: https://ingearin.com