Search for content, post, videos

Xiberu eta kantu aurtengo FIPA festibalan

Bihartik goiti hasiko da FIPA, nazioarteko ikusentzunezko sorkuntzarako festibala !

Aurtengo alea ezagutza berrietaz arituko da. Urtero bezela ikusntzunezko sorkuntzen aberastasunak harrituko zaitu, izan emankizun, telesail, dokumental, emanaldi, musika etabar bezelako forma ezberdinetan. Ehunka programa bereizi emanen dira mundu mailako ikusentzunezko produkzioaren ezberdintasuna eta sortzeko gaitazuna erakusteko gisan. FIPAk sortzaile eta publikoaren arteko topaketa ahalbidetzen du, emanaldi, eztabaida, master class, erakusketa eta bestek erritmoa emanik.

Aurten Eusko Ikaskuntza eta Bayonako Herriko etxeak saritutako filma Basahaideak-Les Airs sauvages dokumentala, festibalaren hautespenetan da. 2017Ko Baionako Herriko Etxeko -Eusko Ikaskuntza saridunak bi emanaldi izanen ditu FIPAn zehar, hala nola urtarrilaren 23ean 10:00etan eta urtarrilaren 25ean, ostegunean, 12:00tan Biarritzeko Casinoko Antzokian.

60 minutuko dokumental hori Elsa Oliarj-Inesek Filmegile Xiberotarrak egin du. Literatura eta zinema ikasketen ondotik erabaki zuen bere egitasmoa filma dokumentalak egitea zela. Geroztik, Dans leur Jeunesse il y a du passé filma grabatu du, horretan txikitako adixkideengana hurbildu zen lehena eta etorkizunaren artean zimikatuak diren gazte horien bizia kondatzeko gisan.

Basahaideak filman, berriz xiberuan pasatzen da, bere sorlekuan. Aldi honetan kantugintza aipatzen du eta zehazki oihana, mendia, errekak aipatzen dituzten aire edo kanatuak, hots basahaideak lantzen ditu. Horretarako Oihan gaztearen gibeletik doa bertako kantugintzan ari diren pertsonen ezagutzera, Oihanen asmoa kantu horieri moldaketak aurkitzeko gisan, haien bertutea hautsi gabe.

Urratsez urrats ibiltzen gira naturaz elikatzen diren kantari haien gibeletik mendian, bidexkan, arbolen artean, natura miresten, edo are gehiago ohoratzen dute, eta mendi xoko ezberdinetan kantu horien esanahia azaltzen digute. Oihan eta Elsaren atzetik lerro lerro igaiten gira mendiaren tontorrera, hartutako soinu grabaketa bikainek segiturik, haiekin ibiltzen, arnasten dugu lainoan, eta hor belatxaren gisara kantariek haien hegalkadi basa hasiko dute kantu zahar horien nota eta melodiei esker.

Lan hori burutzeko Elsak Xiberoko aktore kultural ezberdinekin lan egin du hala nola Arño Bidalun, Niko Etxart, Lucien Larraus, Maddi Oihenart, Jean-Michel Bedaxagar (Prix d’honneur 2017), Maika Etxekopar, Mikel Etxecopar. Naturaz inguraturik, hor filmatu baititu Elsak eta Oihanek grabatu, denek Euskaldunei bereziki xiberotarrek duten naturarekiko atxikimendua, eta kultura horrekiko harremana aipatzen dute filma horretan .

Bestalde Basahaideak dokumentalaren emanadi bat antolatuko da datorren martxoaren 9ean, ostiralez, Baionako Euskal Museoan.