Search for content, post, videos

ALEJANDRA DIRASSAR | BUENOS AIRESETIK BARDOZERA

Baionan gira eta Buenos Airesetik datorren Alejanda Dirassar topatu dugu Baionan eta zonbait galdera pausatu dizkiogu kameraren aintzinean. Horra gure elkarrizketaren transkripzioa.

Hemen egin klik bideoa ikusteko.

 

Hiru hitzetan aurkezten ahal zira?

Alejandra Dirassar naiz, Argntinan sortua, eta nere familiaren historiarengatik hemen naiz, nere izena Euskalduna da, nere familia Euskal Herrikoa da. Nere birraitatxiri buruzko informazioen bila etorri naiz, Argentinara emigratu zuena, egin ditudan kalkuluen arabera 1885 eta 1893 en artean, horren argitzen ari naiz, beraz erran dezakegu Argentinan sortutako euskalduna naizela.

 

Zuretzat  zer da euskalduna izatea ?

Neretzat zer den Euskalduna izatean? Begira, oroitzen naiz ttikia nintzelarik, nere aitak erraiten zigula, eskolan gure abizenaren jatorria galdetzen zigutelarik Euskalduna zela erraitea, abizenaren jatorria Euskalduna delako, baina askok galdetzen ziguten « Euskadun frantsesa edo euskaldun Espanola ? » eta aitak beti argiki erraiten zigun ihardestea «  euskalduna euskalduna da eta kitto, ez frantsesa, ez espanola ! ».

Lau anai-arreba gira, eta fite erraiteko, ni naiz euskalzaleena, oso lotua naiz horri, eta Euskal Herriarentzat dudan amodioa gehien adierazten duena, betidanik, sentitzen dudan zerbait da! Emozioz betetzen nau, bidai hori biziki garrantzitsua da neretzat! Kasik itzultzearen igurukoa da! Familia osoa ordekatzen dudala sentitzen dut, familiaren izenean nator, eta badakit, Pascual Dirassar, nere birraitatxi hemendik Argentinara joan zenetik ni naizela lehena itzultzea.  Momentu hau oso garrantzitsua da neretzat,biziki emozionatua naiz, bidaia hori zinez egin nahi nuen, lur hori oinkatu, eta asko hunkitzen nau.

 

Azkenean euskalduna sentitzen zira ?

Euskalduna sentitzen naiz, gauza aski bitxi bat da egia erran, ezinko nuke explikatu, sentimendu aski arraro bat da, hunat itzuli nahi nuen nere lurra hemen balitz bezela!

Jadanik etorri banintz bezela, eta 2017ean itzultzen banintz, nere izenarekin Alejandra, baina familia baten izenean, hara, hori da dudan sentipena. Zerbait isurtzen da nere zainetan, ez dakit nola adierazi, aski irringarria da, baina oso azkar sentitzen dut, poztasun eta jakin minaren artekoa eta beste Dirassar guztiak  ezagutu eta besarkatu nahi ditut.

Biziki familiakoa naiz, hurbiltasun handia bada nere familian, denak oso hurbilak gira, gauza berdina sentitzen dut hemen, etxean bezela sentitzen naiz.

Beraz, zure familia nungoa da ?

Beraz jin baino lehen, Juan de Garay fundazioarekin harremanetan sartu naiz. Asko lagundu naute, Facebooken bidez, eta haiek argibide zonbait eman dizkidate, hala nola erran didate nere izena duen sortzeen dietario bat badela Bardosen, hori da Bardos ?, dirudienez 1600etik geroz Dirassar izenekoak badira Bardozen, nere familia eskualde hortik dator, nere abizena Bardosekoa da.

Baionara etorri naiz departamenduoko artxibategira joateko gisan eta han informazioren bat aurkitzeko, harrera oso ona egin didate, zuek bezela (Eusko Diaspora), biziki ongi sentitzen naiz hemen, familia handi baten parte banintz bezela, eta itxaropen handia dut.

 

Zure arbasoen etxea aurkitzeko, ikusteko ?

Bistan dena, nere familiarena, berdin, badakit herri aski ttipia dela eta zer nahi gisaz hara joanen naiz, lurra oinkatu nahi dut, belarrean jarri nahi dut eta « itzuli naiz » erran, hori da sentitzen dudana.

 

Eta sare sozialek lagundu zaituzte?

Baiii, asko ! aipatzen nuen bezela Juan de Garay fundazioarekin harremanetan sartu naiz eta gero bertako zonbait pertsonekin ere bai, berriz Facebooken bidez, egia erran nere bilaketetan asko lagundu didate sare sozialek.

 

Eta nola aurkitu gaituzu, (Eusko ikaskuntza, eta Eusko diaspora)?

 

Lagun batzuk aholkatu zidaten mundu osoko bidailariei zuzendua den aplikazioa bati esker, egia erran. Horretan argitaratu nuen Euskal Herrira jiteko xedea adierazten zuen  iragarki bat eta erabiltzailea den Klaudiok nere aterpetzeko proposamena egin zidan. Berak aipatu dit Eusko diaspora, « ezagutzen ditut, euskal kulturaz ari dira, diasporarekiko harremaneri buruz lan egiten dute, lagunduko zaituzte, zoaz haien ikustera lassai ! ». Eta beraz hemen naiz ! Eta beste euskaldun guziei diot «  zatozte baionara Eusko Diaspora proiektuaren ezagutzera ! »

 

Euskal herriaz zinuen begirada berdina da ? Hunat etorri zarenetik?

 

Uste dut argiagoa eta azkarragoa dela orain, argentinara itzuli nahi dut eta Euskaldun guztiak bildu nahi ditut, eta hizkuntzaren erabilera bultzatu nahi dut ere, ikasi nahi dut, ez dut hitz egiten,  baina zinez ikasteko asmoa eta gogoa dut ! Topaketak proposatu nahi nituzke, euskaldunen arteko elkarretaratze gehiago izatea nahi nuke. Ene ustez pixkat hobetu beharko genuke hori guztia argentinan, Euskalduna izatearen sentipena guttiago sakabanatua eta iraunkorki finkatzea nahi nueke.

Euskaldun izatearen sentipen hori finkatu nahi nuke Argentinan, eta noiz nahi sorlekura itzultzeko parada izatea. Euskaldunak konektatuagoak izatea nahi nuke, nahiz eta Herri ezberdin eta urrunduetan sakabanuak izan diren. Iduritzen zait garrantzitsuena euskaldunok  itzultzeko parada izatea eta berriz harremanak garatzea eta bermatzea. Biziki garrantzitsua iduritzen zait eta horretan parte hartu nahi dut !

Azken gauza bat, luzaz egonen zira hemen ?

Hemen egon nahi nuke bizitzeko ! baina sartu behar naiz, urriaren 3an sartzen naiz Argentinara, beraz momentuko Baionan egoten naiz, gero edozein gisaz Bardosera joanen naiz, izan egun batez edo biz. Kaleetan ibili, ezagutu, etxeak ikusi, nere arbasoen lurra zapaldu, eta badakit gaurregun 85 pertsonek nere abizena dutela Bardozen. Hori badakit ! kusiak dira berdin ! Gero Biarritzera joanen naiz, baita hazparnera ere eta azkenik Donostiara, lau egunez eta gero Argentira itzuli beharko dut.

 

 

Itzultzeko asmoa duzu ?

Baiiiiii ! Itzuli nahi dut, datorren oporretan berdin, hemendikat Dirassar etxe batean aterpea aurkituko dut, eta bestenaz Euskal Herriaren bisitatzera etorriko naiz. Orain nere ikurrina badut eta aitari txapela hartu diot !

Beraz dei bat egiten ahal diegu bigiratzen duten guztieri, bardozetik 1885 eta 1893 artean Argentinara emigratu zuen Pascual Dirassari buruz edozein informazio baduzu gurekin harremanetan jarri eta Alejandrari pasako dizkiogu!

Gisa batez gure deia entzuna izan da, Alejandrak facebooken bidez eta bertako pertsonen laguntzari esker bere senideak aurkitu ditu Bardozen. Haiekin bizpahiru egun pasa ditu eta bere birraitatxiren bizipenaren berri eman die Bardoztarrei. Gainera Pascual Dirassarren sortetxean sartzea eta egotea lortu du! Orain Bardoseko eta Buenos Aireseko Dirassar familiak berriz harremanetan dira eta luzarako!