Nor zira? Adina?
Esther Ciganda naiz 46 urte ditut eta orain badira 6 urte Hendaian bizi naizela. 2014 ean etorri nintzen, ametsa kumplitzeko ; nere betiko ametsetarikoa zen Euskara ikastea eta euskalherrira etortzea bizitzera.
Ikasketak bukatzerakoan, erakaskuntza ikasita, et hemen etortzeko asmoa izan nuen segidan, baina lan aukera bat izan nuen AEBn eta han geratu nintzen, baina ametsa beti hor, eta 40 urterekin ja dena egin nuen eta ametsa kumplitu eta orain hemen naiz ! Noiz arte auskalo ikusiko ! Egunena egun bizi naiz ez dakit bate bihar zer pasatzen ahal den. Hori da ene bizia pozik animatuta.
Zer neurri hartu dituzte autoritateek coronavirusaren pandemiari aurre egiteko?
Erakaslea naiz Donostian, eta martxoaren 12ean bertan jakin nuen 13ean ezinko nuela lanera joan, eskola guztiak itxi zirelako, ostiralean beraz Hendaian egon nintzen. Iparraldean ez da Hegoaldean bezain laster inposatu konfinamendua hastapenean, hemen kanpora ateratzeko deretsoa ginuen oraindik, ni ondartzara paseatzera joan nintzen lehen egunean adibidez.
Egokiak iduritzen zaizkizu ? zergaitik ?
Ez dakit, egia erran oraindik nahiko nahasia naiz, nik biologia ikasi dut biologoa naiz, baina egia erran ez dut lan egin biologista gisa, baina urte askotan erakatsi dut Biologia eta kimika beraz interesa dut Virusen biziaz eta, baina egia erran pasatzen ari zaiguna izugarria atzematen dut, eta AEB-n medikuak diren lagunekin komentatzen dugu, baina egoera hori izugarria da.
Baina orohar bai, egokiak iduritzen zaizkit denak gauza berdina egiten ari gara eta zerbait lortuko dugu elkarrekin lanean arituz. Baina bestalde ni hemen bakarrik bizi naiz eta egia tentazioa dut bakarrik ibiltzera joateko ondartzara edo denbora pasatzeko egunak luze xamar izan daitezkelako, baina ez naiz bakarra eta denak hasten bagira gauzak okerrera joan daiteke, neurriak hartu eta errespetatu behar dira.
Zer neurri hartu dituzu zuk?
Martxoaren 15etik goiti telelanean hasi naiz segidan. Videokonferentziari esker. Beharrik nire lanean aurreikusi zuten pandemiaren arazoa eta gisa batez antolatu ziren aldez aurretik gure klaseen mantentzeko bidez. Ez dugu klaserik galdu segidan hasi ginelako, beraz dena ongi, azkenean 5 ordu bakarrik galdu dira.
Lanera joan zaitezke? Etxetik lan egiten duzu?
Etxetik lan egiten dut aurreko galderan erran bezela gainera ezin dut muga pasa, eta geroztik departamenduan 12/14 muga moztu dituzte Hendaian A63tik bakarrik joan daiteke Hegoaldera. Agian Espaniako pasaporta dudanez muga pasa nezake baina ez naiz segur. Eta gainera iada hilabete bat kotxerik gabe naizela beraz mugitzeko konplikatzen zaikit gauzak.
Etxean egotea behartua bazara norekin bizi zara?
Bakarrik bizi naiz, baina nahiko ongi konektatua naiz BOISEko lagunekin eta unibertistatekoekin.
Nola mantentzen duzu edo ez harremana lagun eta famialiakoekin?
Konfinamendua hasi zenetik familiakoei eta lagunei bidali dizkiet berriak trukatzeko, eta galdetu diet haremanetan egotea etxea egongo naizelako. Denek bizi ezberdinak ditugu, haiek ezkonduak, haurrekin edo ez, eta batzuekin urteak daramazkat hitz egin gabe, eta noski lortu dugu harremanentan berriz jartzea eta hitz egitea. Talde batzu sortu ditugu sare sozialei esker, izan Marco polo edo watsappekin. Eta egia erran, horrek asko pozten nau. Familiakoekin, ia egunero facetimen bidez ikusten ditut. Eta Euskal Herrian diren sedineekin ere watsapp talde bat daukat. Eta bi iloba txikiekin 10 urtekoakin egunero deitzen gara.
Zer egiten duzu denbora pasatzeko?
Proiektu berri batekin ari naiz, beraz lana badut eta denbora azkar pasatzen zait! Ez dut aspertzeko astirik! Gainera ibiltzeko parada dut Iparraldean naizelako, beraz ibilalditxoak egiten ditut etxe inguruan, horrek asko laguntzen nau. Eta bestalde krisi horren aurretik jada egiten nituek kirol ariketak segitzen ditut, padlea egiten dudalako usaian (hori bat debekatua zaigu orain), gainera denbora gehiago dut orain ariketa horientzat.
Beldur ahal zara?
Ez naiz beldur neurriak errespetatzen ditut, momentuko ez dut maskararik baliatzen, jende batzuk irriarazten naute kalean, ene iduriko eskuak garbitzean eta ukondoan eginez eztulka ( hori neri arrunta iduritzen zait, ttikitatik ikasi dut horrela, eskuan eztul egitean hor eskuak kontaminatzen dira) gripearen kasuan bezela kontaminazioa murrizten dugu.
Gauza positibo bat? Anekdota bat?
Nola ateratuko garen denak krisi horretatik, ikasten ari gara batzuk besteak baino gehiago.
Jendeak begiak irekitzen ari da iduritzen zait.