Search for content, post, videos

Donibane lohizuneko sariak banatuko dira urtarrilaren 28ean

Heldu den urtarrilaren 28an, larunbata, 11: 30tan, Eusko Ikaskuntzak, Donibane Lohizuneko Hiriarekin partaidetzan, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatuko ditu.

2019an Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren konpromisoak berritu dituzte eta hitzarmen berri bat sinatu dute, Eusko Ikaskuntzak Donibane Lohizuneko hiriarekin elkarlanean zientzia eta kultur ekitaldiak antolatzen eta egiten parte har dezan.

Hitzarmen horren baitan, Donibane Lohizuneko Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak sari berri batzuk sortu dituzte, bi erakundeek musika sorkuntzarekin duten atxikimendua baloratzeko.

Beraz, bi sari sortu dira eskualdeko musika arloko hainbat eragilerekin egin gogoeta baten ondotik:

Ohorezko sariaren helburua bere ibilbidean zehar musika eta kultura ezagutzen eta defendatzen lagundu duen pertsonalitate edo pertsona talde baten ibilbide eredugarria saritzea da.

Gazte esperantza sariak pertsona edo talde gazte baten ibilbidea baloratzea du helburu, eta musikaren inguruan egiten dituzten lanekin jarraitzeko aukera ematea.

Saridunak Mixel Etxekopar, Ohorezko Saria jasoko duena, eta Marina Beheretche, Gazte Saria jasoko du urtarrilaren 28an, 11: 30tan, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gelan.