Search for content, post, videos

Enaut Etxamendy eta Maider Martineauk jasoko dituzte Donibane lohizuneko sariak otsailaren 10 ean

 

Enaut Etxamendi kantariak eta Maider Martineau musikariak jasoko dituzte Donibane Lohizuneko musika sariak otsailaren 1Oean, Peyoco Duhart kultur zentroan iraganen den zeremonian .

Duela zonbait urte Eusko ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko herriko etxeak lankidetzan Musika sariak sortu zituzten Musikarekiko Donibane lohizunek duen harremana azpimarratzeko eta batez ere musikariak argira eramateko. Bi sari banatzen dira urtero , alde batetik Ohorezko saria ibilbide erakusgarri baten saritzeko eta Gazte saria gazteen musikari gazteen sustatzeko.

Enaut Etxamendik ohorezko musika saria jasoko du kantagintzan eramandako ibilbide paregabearentzat. Maider Martineauk gazte saria jasoko du eramaten dituen proiketu eta asmoengatik.

Sari emanaldia 11:30etan iraganen da eta ondotik buffeta bat egonen da. Sari emanaldiaren karietara Inge Arinek egindako Ahots hariak dokumentala emanen da Donibane lohizuneko Peyoco Duhart kultur zentroan 14:00etan.