Search for content, post, videos

Kondaiguzu korona| Sylvie Bilbotik

Nor zara?

Sylvie deitzen naiz,Bilbon bizi naiz eta 32 urte ditut.Nire gurasoak eta ni hemen jaio gara.

Zeintzuk dira Bilboko koronavirusaren aurka borrokatzeko neurriak?

Agintariek larrialdi egoera deklaratzeko erabakia hartu dute, beraz, etxean geratu behar dugu. Bakarrik atera ahal izango dira lanak egiteko, hala nola: ezinbestekoa denaren erosketa egitea, tabakoa erostea, bankura joatea, txakurra paseatzea eta lanera joatea, enpresak lanera joan behar duela egiaztatzen duen agiria idatzi duenean.

Zer gertatzen da neurri horiek errespetatzen ez badituzu?

Poliziak kalean gelditzen bazaitu, aurreko arrazoiren bat erakutsi behar dugu, bestela, 600 €-tik aurrera isunak aplikatu ahal izango dira, arau-haustearen mailaren arabera

Agindu horiek bete arren, guztion onerako dira eta onartu egin behar dira.

Jendeak errespetatzen du?

Gehien-gehienek errespetatzen dute, nahiz eta dagoeneko pertsona batzuk atxilotzen ere iritsi diren, aurreko arrazoiak ez dituztelako bete.

Neurri bereziren bat hartu duzu?

Ez dut neurri berezirik hartu, behar-beharrezkoa den horretarako kalera irten besterik ez dut egin

Nire lantegira joan naiteke  nire enpresako gerenteak sinatutako dokumentu bat dudalako, baina gaur egun telelana egiten ari naiz.

Norekin bizi zara?

Lagun batekin bizi naiz pisu batean.

Zure senideekin kontaktuanola mantentzen duzu?

WhatsApp, deiak eta bideodeiak telefonoz deitzen ditut nire lagunak eta senideak.

Denborak nol apasatzen duzu?

Denbora pasatzen dut telebista, ordenagailua, hitz egiten, etxeko lanak egiten eta amaitzeko zain diren lanak bukatzen.

Kezkatua zara?

Oso kezkatuta nago nire senideen eta nire osasunaz eta lan-egoeraz, eta baita ere, egoera honekin nire herrialdeak izan behar dituen ondorio sozial eta ekonomikoengatik

Iritziren bat?

Gauza ona da daukagun guztia baloratzen ikastea, eta gizarte gisa ikasi ahal izatea.

Gomendioa: guztiok ikastea gure akatsetatik eta berekoi gutxiago izatea.