Search for content, post, videos

Kondaiguzu korona|Mikaela Goicoechea Wyomingetik

Nor zira?

Mikaela Goicoechea izena dut eta NABOko musika programeko zuzendaria naiz, baita Edukazio Musika saileko unibertsitateko ikaslea naiz. Nere Aita Goiterritik, Nafarrotik emigrate da eta Euskal amerikar komunitateko bertsulari ezaguna da.

Ze hiritan bizi zara? Noiztik? Zergaitik?

Sortzez Rock Sringekoa naiz, Wyomingen, baina Templen, Arizona State universityn ikasten dut eta bizi naiz kasik urte osoa

Zer neurri hartu dituzte autoritateek coronavirusaren pandemiari aurre egiteko? 

Momentuko ez da etxean egoteko orden ofizialik etorri Wyomingeko autoritateegandik, baina empresa askok ( ileapaintzaileak, ostatu…)aktibitatea apaldu dute eta itxi, idekiak egoten diren dendetan eta espazio publikoetan distantziazio eta osasun neurri bereziak martxan jartzen . Wyoming populazioa apalena duen estatua da AEBn, momentuan eriotz bakarra loten ahal diogu Coronavirusagatik, eta AEBetako kontaminatu apalena dugu , beraz neurri horiek egoera hola egotea  espero dugu.

Zer neurri hartu dituzu zuk?

Estatu Batuetan Covid 19 hasi zelarik mehatxu serios bat bilakatzen, burasoen etxera itzuli naiz Wiomingera, lau azken asteak burasoekin pasa ditut hement.

Jendeak nola erreakzionatzen du?

Orokorki jendeak aplikatzen ditu neurriak, baina beti badira arazoa serioski hartzen ez dutenak.

Unibertsitatera joan zaitezke? Etxetik lan egiten duzu?

Seihilekoa bukatzeko gelditzen zitzaikigun sailen klaseak unibertsitatetik sarean ditugu orain, beraz etxetik ikasten dut, baina denbora erdiz nere burasoen dendan eta lankide baten alabari laguntza emaiten diot bere burasoak lanean direlarik.

Lan kolaboratibo bat bultzatu berry dut Foku Musikala, NABOko musika programa , Euskara eta Udaleku komiteearekin lankidetzan Euskal Amrikar komunitateari kultura haien etxeetan helarazteko musika eta hizkuntzari lotutakobaliabideei esker. Baliabide horiek Kantu grabaketak, grabaketa instrumentalak, bideo lirikoak, hitzen itzulpenak ingelesera, eta kantuen hitzeri lotutako hiztegi bat euskaraz eta ingelesez. Proiektu hori ez ohikoa den denboraldi honetan bultzatua izan da Euskal amerikar askok usaia dutelako ekimen euskaldun  ezberdinetan biltzea ( dantza taldeak, Euskara klaseak etabar.) eta ezin dute gehiago, beraz proiektuak haieri (eta neri ere bai) kultura helaraztea eta gehiago ikastea euskal kulturaz  eta euskaraz musikaren bidez.

Hementxe lotura:

https://nabasque.eus/foku_musikala.html

 

Nola mantentzen duzu edo ez harremana lagun eta famialiakoekin?

Azken asteetan bereziki Wyomingera itzuli naizenetik Zoom, Facetime eta Watsap orotant erabili ditut Arizonan diren lagunekin eta estate batuetan eta Euskal herrian ditudan familiarrekin. Kreatiboak izaten lantzen dugu gure topatze birtualetan!

Zer egiten duzu denbora pasatzeko?

Nire aholkua, eta horren segitzen saiatu naiz berrogeialdi honetan, simpleki  ahal bezain bat beste jendeekin harremanetan egotea da. Errexa da bakarrik sentitzea orain, horregatik hain garrantzitsua da familia eta lagunekin harremanetan egotea. Bat batean denbora gehiago dugu sekulan denborarik hartzen ez genituen dei horiek egiteko, bidali orain arte

Denbora pasatzeko gisa, Las Chicas del Cable begiratzen dut netflixen, This is Us Hulun, Disney zaharrak begiratzen ditut baita, famatuen zuzeneko kontzertuak begiratzen, hori egiten dut kantu berriak ikasten eta gitarra, ukulele eta pianoa lantzen ez dudalarik!

Beldur ahal zara?

Ez nuke kezkatu naizela errango baina zuhurra. Kasu egiten dut , ez dut eritu nahi eta ez ditut besteak kontaminatu nahi, baina ez zait gustatzen beldurrean bizitzea. Pentsatzen dut munduak itxaropena behar duela beldurra baino, horrela iksuten ditut gauzak!

Gauza positivo bat? Anekdota bat?

Uste dut gehien gustatzen zaidana egoera honetan jendea batzen ari dela da. Familiek denbora gehiago pasten dute elkarrekin, jendea elkarlanean ari da ahulenak babesteko gisan, gehiago pentsatzen diote lehen linean diren langileer, eta modu ez ohikoan baina zoragarrian zabaltzen dituzte haien lanak artistek. Osasungintzako langileak balkoietatik edo baratzeetatik txaloka eta kantuz homentzen diren bideoak, jendea elkarlanean musika sortzeko etxetik baita You tuben eta sare sozialetan ikusi ditut. Euskal herritik jasotako bideo horiek nigarra begietara ekarri didate! Espero dut horren ondotik berriz sortu ditugun harreman horiek ez direla estutuko.

Rock Spring Wyoming

*Calling all Basque music/language/culture enthusiasts!*Today, a very exciting collaborative project from the North American Basque Organizations' Music Programs, Euskara Committee, and Udaleku Committee is launching to bring you (people of all ages) an opportunity to engage with the Basque culture through Basque music from the comfort of your home (perfectly timed to help you weather the quarantine)!!Here is a promo video to tell you more about the project! Check it out and take some time to learn more about the Basque culture through music and language in our first weekly installment of Foku Musikala here:https://nabasque.eus/foku_musikala.html

Publiée par Mikaela Goicoechea sur Jeudi 2 avril 2020