Search for content, post, videos

Prentsa aurrekoa urriaren 10 ean Eusko ikaskuntzan: Hezkuntz foroa aurkezteko

Prentsa aurreko horren helburua, urriaren 15ean antolatuko den Euskal herriko hezkuntza sistemaren aurkezpena egitea da.Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Konfederazioak antolatutako foro horretan agertoki desiragarriak eta lehentasunak elkarrekin identifikatuko dira

HITZA HARTUKO DUTENAK:

Eguzki Urteaga. Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko lehendakaria.

Sébastien Castet. Euskal Konfederazioko eleduna.

Hur Gorostiaga. Seaskako zuzendaria. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza taldeko Ipar Euskal Herriko ordezkaria.

Maialen Idoate-Pery. Hezkunde Nazionaleko euskarazko aholkulari pedagogikoa. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza taldeko Ipar Euskal Herriko ordezkaria.

Beatriz Akizu. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza proiektuaren arduraduna.

Aurrez Euskal Herriko hainbat lurraldeetan hasitako herri-hausnarketa jarraipena emanez, Eusko Ikaskuntzak urriaren 15erako Seaskaren egoitzan gogoeta saio bat antolatu du, goizez, Euskal Hezkuntza Sistemaren inguruan jarduteko. Euskal Konfederazioarekin elkarlanean, foro parte hartzailea izango da.

Saioan jasoko diren ekarpenak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan bildutakoekin batera uztartuko dira, ibilbide partekatua marrazteko helburuz. Izan ere, Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko agertoki desiragarriak eta lehentasunak elkarrekin identifikatuko dira.

Hitzordu honetan, indar berezia jarriko da Iparraldeko eremu ezberdinetako pertsona gako eta anitzak elkartzeko euskal hezkuntza sistemaz hausnartzeko. Hezkuntzaz arituko gara kulturatik, arteetatik, sozio-ekonomiatik, zientzia eta teknologia esparrutik, erakundeetatik, hezkuntza komunitatetik,… Galdera nagusi honi erantzuna bilatzen hasiko gara: Zer norabide eman behar diogu euskal hezkuntzari? Hausnarketa gidatzeko, bi ardatz nagusien inguruan kokatuko da eztabaida: Gure herriaren iraunkortasuna eta hezkuntza; gobernantza komunitarioa eta mugaz gaindiko lankidetza.