Search for content, post, videos

Eusko Ikaskuntza-Baiona hiriko sariak 2021 datorren martxoaren 18 an banatuko dira

Urtez urte, Eusko Ikaskuntza elkarteak eta Baionako herriko etxeak sari multzo bat banatzen ditu, Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana izaten duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko gisan.

Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar Euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza laneri ematen da.

Bideoegile amaturrak sustatzeko, Euskal Herria, Euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.

Aurten, Memoriaz ari diren, osatzen diren eta jarraipen batean sartzen diren lanak sariztatzea hautatu dute Eusko Ikaskuntza elkarteak eta Baionako Herriko etxeak.

Ohorezko saria Jean-Claude Larronde historialariak errezibituko du.

Tesia saria Antton Mayak, tesiarentzat

Bideo-sorkuntza saria, Idoia Lahidalga Baglietto, Oihane Puertas Ramirez,Tenpraren guarpena filmak jasoko du.