Search for content, post, videos

Eusko Ikaskuntza Baiona Sariak abenduaren16an banatuko dira

Urtez urte, Eusko Ikaskuntza elkarteak eta Baionako herriko etxeak sari multzo bat banatzen ditu, Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana izaten duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko gisan.

Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar Euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza laneri ematen da.

Bideoegile amaturrak sustatzeko, Euskal Herria, Euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.

Ohorezko saria Txomin Peillen idazle eta euskaltzainak errezibituko du.

Tesia saria Txomin Povedak, tesiarentzat

Bideo-sorkuntza saria, Lanartea elkarteari emanen zaio, Loreak belaunetan filmaren ekoipenarentzat.