Search for content, post, videos

Ondarearen egun europearrak: Claude Labatek hitzaldi bat emanen du Lehuntzen

Hilarri borobiletaz hitzaldia Claude Labat

Dirudienez aspalditik eta europako eskualde ezberdinetan aurkitzen ditugu hilarri borobilak.  Dena den argi agertzen da Euskal herrian aurkitzen dela haietariko kopuru handiena. Alta gaurregun ere ez dugu horien jatorria ezagutzen. Gaiaz interesatuak diren  Landestar eta Biarnesekin lankidetzan Claude Labatek hilarri horien agerpenaz zobait pista proposatzen ditu.

Hitzaldi hori tenore onean leku onean iraganen da, abadi ezberdinak agertze horretan sartuak bait dira.  Ordainez, Euskal herrian  hilarri asko izatea gizarte tradizionaren errealitatea eta eraikitzen ditugun fastasmengandik zuzenduko digu.

Erakasle ohia eta Lauburu elkartearen kide da. Hitzaldi, bisita eta animazio ezberdinen bitartez euskal kultur eta ohidurak jendarteraztean berezitua da.  Bere azken lanetan  ondarearekiko dugun harremana eta tradizioari zer erranarazten diogun ikertzen ari da. Eta iraganaz ditugun segurtamenak eta betiko leloak kitzikatzen ditu, sortu behar dela oroitaraziz.

Zatozte saldo handian hitzaldiaren entzutera eta Lehuntzeko Hilarri borobilak ezagutzeko 16:30tan Lehuntzeko abadian!