Search for content, post, videos

Eusko Ikaskuntza eta Donibane Lohitzuneko herriko etxearen arteko lankidetza sendotua hitzarmen berri baten bidez

Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohitzuneko Herriko etxeak haien hitzarmenaren sendotzea eta berritzea izenpetu dute pasa den hilabete bukaeran.

Pasa den aprilaren 26 ean EuskoIkaskuntza elkarteak eta Donibane lohitzuneko herriko etxeak hitzarmen berria izenpetu dute.

Lankidetza jadanik izan zen tematika garratzitsua martxoaren 30 ean Donibane Lohitzunen iragan zen Eusko Ikaskuntzaren Biltzar nagusian zehar, egitasmo hori beraz egi bilakarazi dute Eguzki Urteaga, Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariak eta Jean-Francois Irigoyen, Donibane Lohitzuneko auzapezak  hitzarmen berria izenpetzerakoan pasa den apirilaren 26 ean.

Horretarako elkarteak Donibaneko Herriko etxearekin lankidetzan, ekintza ezberdinen antolaketan eta sorkuntzan parte hartuko du. Horiek datozen ardatzen inguruan eginen dira :

Bere sare eta kideak inplikatzen dituen kolokio, jardunaldi eta hitzaldi ziklo bat, Dokumental eta video emanaldiak, Dantza eta musika emanaldien antolakuntza., Musikaz sari baten sorrera.

 

Beste ekintza batzu antolatuko dira lankidetzan ere bai. Ekintza horiek ondoko tematiketaz eginen dira: itsasoa, dantza, musika eta Euskal diáspora.

Izenpenduraren ondotik proiektu ezberdinak aipatu dira zonbait autetsi eta teknikariekin bilera baten bidez.