Search for content, post, videos

Welcome Mister Hitchcock – Un voyage au Pays Basque… Argazki erakusketa 2017ko ekainaren 9tik irailaren 3ra, DIDAMen

Gaurregun usatu dira kostaldeko herritarrak eguraldi ederrarekin batera kondaezinak diren bisitariak etortzearekin. Turista horien artean, bat edo beste aski famatua da,eta gure klima eta giroaz gozatzera jiten da Euskal Herrira. Fenomeno hori berria dela uste duzue? Ez pentsa! Aspaldidanik gure eskualdeak erakarri ditu artistak, aristokratak, politikariak, etabr. Victor Hugotik Madona arte, Eugenie enperatriza, Bismark, Matisse, Coco Chanel, Charlie Chaplin, Hemingway edota Orson Wells gure herriaz maitemindu dira. Baina ba ote zenekiten? Terrorea eta dilindaren maisua bera jin dela Donostiako ondartzen mirestera, eta Baionako galtzada lautzen oinkatzera… Hala nola, 1958 urtean, Filmen nazioarteko festibalaren eta Izerdi Hotzak poliziarraren aurkezpenaren kari, Euskal Herrian egon zen zonbait egunez.

Zinemazale et argazkizale den Pedro Usobiaga argazkilariak egin du kriston ikerketa eta batze lan hori.

Aurkitutako xuri beltzezko argazki horiek familiako album batetatik atera bezela iduri dute. Hitchcock bikotea aireportura iristen ikusten dugu, baita denden egiten, baita Baiona, Donostia eta Lourdes bisitatzen. Argazkiek 50 hamarkadan Baionak zer itxura zuen argi uzten dute. Orduko argazkiez gain, gaur egungo argazki batzuekin txandakatuak dira, hiriek bizitu dituzten aldaketen azaltzeko gisan. Filmegileak zuen elizen interesa argi agertzen da, baina bere izaera eta larritasuna Izerdi hotzak filmaren emanaldia segitu duen gaualdiaren zehar. Irudiak azalpenez lagunduak dira, texto horietan Euskal Herrian gaindi, Alma eta Alfreden ibilaldi harrigarria azaldua da.

Erakusketa Donostiako zinemaldiak egin du Donosti-San Sebastian 2016ko Europear kultural kapitalaren kari.

Didamek zonbait animazio gehigarri antolatzen ditu erakusketaz gain. Hala nola Pedro Usobigarekilako bisita, eta uztailaren 22an, atseko 10etan DiDameko plazan Izerdi hotzak filma emanen da kittorik.

Beste edozein informazio gehigarrirentzat :

http://www.bayonne.fr/culture-et-loisirs/culture/1465-le-didam-programme-5-expositions-en-2016.html