Search for content, post, videos

IBAIALDE INDIANOAK ABENTURA BERRI BAT HASIKO DU

Ibaialde Indianoak abentura berri bat hasiko du!

Ibaialde berriro badoa! Saint-Laurent ibaia bi aldiz zeharkatu ondoren 2003 eta 2013ean, Idianoak-Ibaialdeko kideak itsasora jalgiko dira Ternua eta Saint-Pierre-eta-Miquelon lotzeko gisan.

Treineru (Euskal arratzaleen aurraunadun itsasontzi ohia)  batean, eskifaiaren kideek 500 km igaroko dituzte itsasoan Plazentziatikl abiatuz. Avalonen penintsula zeharkatuko dute Saint-Pierre-eta-Miquelonera iristeko gisan. Eskifaia, gizon eta emaztez, Hegoaldeko eta Iparraldeko Euskaldunez, eta Kebekiarrez eta Saint-Pierretarrez osatua izanen da.

Ibilaldia, 10 urratsetan zatitua, Plazentziatik abiatuko da. Petite forte, Beau-Bois, Saint Lawrence, Lamaline, Fortune, Harbour-Breton, Brunettetik pasatuz Saint-Pierrera iritxiko dira, Miquelonen bukatzeko.

Kirola izanen da!

Erronka handia da arraunlariek hasiko duten ibilaldi berri hori. Hala nola, azken bi ibilaldiak ur ezean egin zituzten San Laurents ibai gainean. Lehen ibilaldiak Sept-îles eta Hiru-Pistoles lotu zituen 2003an. Bigarren aleak, Hiru-Pistoles eta Montréal. Uztailean, Indianoek itsas zabalera botako dira… Ozeano Atlantikora. Orotara hogei bat arraunlari txandakatuko dira, treinura baten eskifaia 14 marinelez osatua baita- 13 arraunlari eta lemazain bat. Hiru talde txandakatuko dira batzu pausatzeko gisan datorren etapendako. Bitartean, eskifaia Aturri eta Donibane Lohitzunen trebatzen dira.

Kirol erronka bat baino gehiago…

Ibaialde-Indianoakeko kide den Michel Lastirik aurkezten duen bezela « Kirol erronka bat baino gehiago, bizipen bat da ». Aldi  honetan, arraunlari elkartea Saint-Pierre-et-Miqueloneko pilota ligarekin batu da  atal kultural baten sortzeko gisan. Saint-Pierre-et-Miqueloneko biztanleak dituzten euskal erroekiko berlotzearen arrangura dute, baita han desagertu den Euskararen berlortzea ere bai.

Ikuspegi horri lotuta, uharteetako biztanleek,  Ibaialderen laguntzarekin trukaketa kultural eta gastronomikoen egitarau bat plantan jarria izan da ibilaldiaren inguruan. Horregatik 10 musikari jinen dira geldialdi portuetako pestak alaitzera baita Saint-Pierren iraganen den Euskal Pestaren animatzera. Eskolen arteko trukaketa bat bultzatua izan da eta erakusketa ibiltari bat ere bat. Bukatzeko Euskal Herriko produktu gastronomikoen sustapena antolatuko da partehartzaileen gosea asetzeko gisan.

Euskal Etxe bat Saint-Pierre-n

Azkenik, arraunlarien etorrera Euskal kulturaren ospatzearen sinonimo izanen da, baita 2018ko urrian inauguratuko den Euskal Etxearen lehen harriaren plantatzea ! Euskal kulturaraz antolatuko diren iniziatiba guztien batzea ahalbidetuko du Euskal Etxe horrek, izan kirolaz, musikaz, arteaz… Horrek  Euskaldunen eta diasporaren arteko trukaketak bizikortuko dituelakoan. Uztailaren 25a, eta abentura eder horren hasiera itxaroteko bitartean Ibaialde Indianoak-en webgunea eta Facebook orrialdearen bisitatzea gomitatzen zaituztegu.