Datorren ostiralean azaroaren 12 an ,Mendebaldeko saharari buruzko hitzaldi bat emanen da 19:00 tan Epaiska elkarteak Eusko ikaskuntzarekin lankidetzan antolaturik Eusko Ikaskuntzaren egoitzan Baionan.
Hitzaldia euskaraz emanen da. Aldibereko itzulpenarekin.
Gerrari amaiera eman nahian, 1991.urtean Nazio Batuen Erakundearen (ONU) gerizpean, Maroko eta Frente Polisarioaren (Sahara Mendebaldea) arteko su-etena adosten da, Sahara Mendebaldeko herritarrei, beraien herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidea emanen lioken erreferendum baten baldintzapean.
Adostu su-eten hartatik eta burutu beharreko erreferendum hartatik 30 urte iragan dira, eta denbora guzti honetan erreferenduma burutu ez zedin oztopoak besterik ez dira izan, honela konponbide politikoari bizkarra emanez.
Hainbeste urte luze itxoin ondoren beste biderik ez dagoelakoan Saharar mendebaldeko herriaren ordezkari politiko-militarra den Frente Polisarioak su-etena haustea erabakitzen du, egun gerra egoeran direlarik.
Marokok bere aliatuekin batera, Saharar herriak bizi duen gerra-egoera ixilpean egon dadin estrategia plantan ezarria du, honela nazioartean oihartzunik ukan ez dezan. Bakearen izenean burutu inperialisten (A.E.B, Israel, Maroko, Frantzia, Turkia, Espainia…) arteko kolaborazio, jukutri eta jokamoldeak aztergai izanen ditugu.
Etor zaitezte urte luzaz dirauen gatazka politiko-armatu honen errealitatea ezagutu eta ulertzera.
Epaiska eta Eusko Ikaskuntza elkarteek elkarlanean antolatu dute.