Search for content, post, videos

MATHIEU | EN AMÉRIQUE LATINE

Mathieu Jaureguiberry deitzen naiz, 23 urte ditut, Baionan sortua, baina nire bizitzaren parte handiena Luhuson pasa dut, herrixka ttipi bat Euskal Herri barnekaldean. Baionan bizi izan naiz 2 urtez nire komertzio ikasketen egiteko.

Duela 4 hilabete Euskal Herria utzi nuen Latin Amerikara joateko. Orai Kolonbian naiz, “Urrao” izeneko herri ttipi zoragarri batean, herri horrek Euskal Herria oroitarazten dit, bere mendi berdeekin.

Uruguay eta Brasiletik pasatu naiz ere. Orain arte ez dut Euskal Etxerik topatu nire bidean, baina uste dut bat badela Montevideon.

Euskaldunek eta gure kulturak presentzia handia dute Uruguay-en, sinesgaitza da zonbat Etxeverry, Etxegaray, Goycotxea gurutzatu ditudan, denda anitz ere ikusi ditut euskal izen batzuekin. Nire aldetik, familia badut Uruguay-en, nire aitatxiren anaia harat joan zen, Francoren garaian ihes egiteko eta lana xekatzeko.

Hemen ez dut euskara hitz egiteko aukerarik, baina ttipia nintzelarik etxean nire burasoekin euskaraz bakarrik hitz egiten genuen. Gero frantsesa ikasi nuen, eta espainola, ingelesa, portugesa pixkabat. Egia da euskara bazter uzten dudala eta senditzen dut galtzen ari naizela ez baitut aski hitz egiten.

Lotura azkarra badut Euskal Herriarekin, bere lurretan handitu naizelako. Kasik nire familia osoa Euskal Herrian bizi da. Hemen jende gehienek ezagutzen dute edo entzun dute zerbait Euskal Herriari buruz : edo Francoren garaiaz, edo Gernika : Pablo Picassok egin erretaula, eta E.T.A.

Badakite Euskaldunak aiurri azkarrekoak direla. Denek amets egiten dute egun batez Euskal Herrirat etortzea, bere giroa jastatzeko bere mendi, hondartza, besta tradizionalak eta gastronomia ezagutzeko.

Gehien falta dudana gastronomia da, mokofina naiz, amaren Euskal oilaskoari pentsatzeak ahogozoa jauzarazten dit. Familia eta lagunak ere eskas ditut, baina badakit ere xantza handia dudala beste kultura, eta pentsa molde batzuen ezagutzea. Desberdintasunek aberatsago egiten gaituzte, baina ainitzek hori ez dakite. Topaketa miresgarriak egin ditut nire bidaian, eta espero dut egun batez haiek etorriko direla Euskal Herrirat memento goxo baten partekatzeko. Hemengo jendeak oso begitartetsuak dira eta denak gomitatzen ditut Euskal Herrirat.

Oraindik ez dut nire itzultzearen eguna ezagutzen, espero dut urtearen parte on bat Latin Amerikan pasatuko dudala. Hemengo herriak Euskal Herriari konparatuz oso desberdinak dira kultura eta bizi moldean, eta ezberdintasun hori ongi heldu zait oraingoz. Baditut proiektu ainitz hezkuntza linguistika eta gastronomiaren inguruan.

Hemen denak liluratuak dira Frantzia eta frantsesarekin, « erromantismoa eta glamour » arekin lotzen dute.

Nire proiektuen aitzina eramaiteko jende batzuk xekatzen ditut, Latin Amerika bihotzean dutena, inbestitzaile, bidaiari, partzuer…

Uruguay, Brasil, edo Kolonbiari lotua zaion edozein galderari erantzuteko prest naiz. Horrek bidaiari batzuk lagun letzake.

Nik, Kolonbian eta Brasilen ez dut segurtasun eskasik ezagutu telebistan ikusten den bezala. Gizartea aldatzen eta garatzen ari da.

Izugarrizko naturaleza basa eta zaindua badute hemen, aberastasun bat da. Adibidez “Urrao” herrixkan, mendi bat bada “El Paramont del sol” izenekoa, 4080 metrotan, munduko fauna eta landaredi bereziak dituena, Orkideak, kolibri…ez dut gehiago erranen.

Interesatuak direnentzat, argazkilari apasionatua naiz. Argazkiek nire bidaia ongi irudikatzen dute eta zonbaitei bidaia ideiak ematen ahal lituzkete. Nire abenturak segitzen ahal dituzue nire facebook-aren bidez : Mati Jaureguiberry, baita nire Instagram kontuaren bidez ere: mati_jaug.

Edozein galdera, ohar, kontaktu, « bon plan » edo besteentzat, nirekin harremanetan sar zaitezkete, mathieujaureguiberryfr@gmail.com, helbide elektronikorat idatziz. Ez duda niretzat plazer bat da zuekin nire esperientzien trukatzea eta zergatik ez elkar ezagutzea izan Latin Amerikan edo gure Euskal Herri maitagarrian.

Milesker ainitz