Ioana Comat naiz, 32 urte ditut, jatorriz Zokoa-koa, geroztik ene burasoak Senperen bizi badira ere.
Gaur egun nun zira, zergatik eta noiztik?
21 urtetan joan nintzen ikasketen egitera Quebec hirian den Laval unibertsitatera (2005 eta 2016 urteetan). Erran beharra da garai horretan, mugikortasun mota horiek sustatzen zituzten bi nazioen arteko hitzarmenak bazirela (hala nola CREPUQ France/Québec hitzarmena, joan den urtetaik desagertu dena). Gero Beijing-en (Txina) bizi izan naiz eta esperientzia horren bitartez naiz ohartu ene lekua Quebec-en zela. Ez da Txina ez nuela gustoko, alderantziz, baina ene ikasketen parte bat Quebec-en eginik, banuen jadanik unibertsitatean ezagututako lagun sare bat. Horregatik, Quebec-en bizitzea errazagoa zen, ene etxean bezala sentitzen bait nintzen. Beraz 2008az geroztik Montreal-en bizi naiz, ene etxea bezala kontsideratzen dudana. Edo « gure » etxea bezala erran behar nuke, ene mutil laguna quebectarra bait da. Horrelako elementuek eragin haundia dute erabaki batean!
Zure esperientzia? Zure lana?
Erran behar da ere alor berezi batean lan bat dudala, Frantzian zaila litzatekeena lortzea. Argitasun batzu: geografo gisa, INRS-UCS-ean (ikerketa zientifikoaren erakunde nazionala, Urbanizatze-Kultura-Gizarte taldean) ikertzaile asoziatua naiz, bereziki tokiko populueri buruzko bilaketa eta ezagutza sarean (DIALOG sarea). Bilaketa-partaidetza ekintzetan berezituak gira, erran nahi baita tokiko antolakuntzekin lan egiten dugula, haien ekintzeri buruzko galdera egokien ikertzeko helburuarekin. Adibide gisa, duela bi urte lanean ari naizela ibiltari egoeran diren tokiko pertsonekin (Frantzian « sans domicile fixe » edo etxegabeak deitzen direnak), azken horiek emendatzen direlarik eta Lehen Nazioetako instantzientzat kezka asko sortzen dituztenak. Laburbilduz herriko Lehen Nazioak ez ditugu ikertzen baina haiekin lan egiten dugu. Militantzia mota baten baitan kokatzen da desmartxa hori, batzuetan Europan gaitzetsia dena. Baina jakin behar da Kanadako testuinguruan egindako ikerketa mota horiek baimentzen dituzten prozedura etikoak, Frantziako testuingurukoetaz biziki ezberdinak direla. Adibidez, inkesta baten gaia diren pertsonen baimena ofizialki lortzea ez dute behar frantses ikertzaileek. Aldiz, Atlantiko alde horretan desmartxa horiek baitezpadakoak dira eta horrek erakundeen arteko elkar aditzeak sustatu ditu, ene lanean bezala. Testuinguru mota horiek dituzte gehiegikeriak saihesten, hala nola duela gutti Frantzian gertatu den gehiegikeria bezala: garapenerako ikerketa erakundearen (Institut de recherche pour le développement / IRD) ibilbidea gaur egun « biopiraterie »-az akusatua da, hala nola tokiko populuen ezagutzen arpilatzeaz, merkataritza helburuekin (informazio gehiagorako 2016/02/01-eko artikulua begira ezazu Le Monde egunkarian). Horrek ez nau trabatzen beste testuinguru batzuetan lanean ari izaiteko, eta bereziki Montreal-eko Euskal Etxean garatzen Memoria Bizia deitutako proiekturaen baitan. Ene lanean bizi ixtorio eta elkarrizketak grabatuz geroz, gaitasun hori Euskal diaspora eta Quebec-aren zerbitzuko ezartzen dut ere. Quebec-en Euskal migrazio garaikidearen historia egin duten pertsonen lekukotasunak filmatzea da helburua. Proiektu hori, diasporari lotutako Kanadia eta Estatu Batuetako leku zonbaitetan iragaiten da ber momentuan, horrela gizarte errealitate hori hobekio ezagutzeko eta baloratzeko aukera izanen da bukaeran. Eta ez dizuet gordetzen hemengo zaharragoen ixtorioak gaitzekoak direla entzuteko!
Zergatik Euskal Herria utzi duzu?
Euskal Herria utzi badut, ez da ez nuelako maite baino gehiago ezezagunez egarri bait nintzen. Famili bidaiari batekoa naiz, atzerriruntz biziki idekiak direnak eta momentu baten buruan beraz, horrek egin ditudan hautuetan eragin bat ukan du. Horrez gain, Frantzian pixka bat blokatua sentitzen nintzen, esperimentatu nahi nuenari buruz. Galdeztatu ezazu Quebec-en bizi den edozein Euskaldun eta denek errango dute hemen zure proiektua ona bada eta energia baldin baduzu, gauza gehiago egiten ahal dituzula. Hemen « egin » hitza ez da bakarrik ekonomiko zentzuan ulertu behar. Quebec ez da Eldorado bat. Frantzian edo Espanian bezala, desabantailak badira. Baina hemen egiturak malguagoak dira eta beraz banakako eta taldeko iniziatiba izpirituari idekiagoak dira.
Hurbileko Euskal Etxera joaten zirea? Euskal kultura edota euskara erabiltzen ote duzu?
Eta bai, askotan Euskal Etxean ibiltzen naiz. Baina ez da beti horrela izan. Lehen urteetan, ene herrikideekin harremanak ihes egiten nituen. Ez da gordetzekoa, atzerrira joaten zirelarik zerbaiti ihes egin gabe, gehienetan « beste nunbait hori » zure herritik ezberdina sekatzen duzulako da. Ironikoki, ene lanaren bitartez naiz hori guziari interesatu. Erran behar da lehen hizkuntzen zaintzea (Mohawk-a, Anicinape-a, Inuktitut-a etabar bezala) tokiko gizarteek ezagututako erronkaetariko bat dela. Horri esker, ene Euskara ezagutza dudan ezarri dut, oso eskasa zena. Bestela erranez, nik aberastasun horren zaintzea erregularki goraipatzen nuelarik, zertan nintzen ni ene baitan? Euskal Etxeko Euskara klaseen bitartez dut zango bat sartu diasporan. « Euskarak » pluralean idaztea gustoko dut, nahiz eta batua erakatsia izan, Ukan ditudan Hegoaldeko izan Iparraldeko erakasleek askotan aipatzen dizkigute hizkuntza ezberdintasunak eskualdeen arabera (hala nola euskalki ezberdinak). Hain pizgarria da ! Eta egoteko gogoa eman didaten jende bikainak ezagutu ditut. Gainera gaur biziki harro naiz ikustea ene mutil laguna horri interesatzen. Erran gabe doa askotan gertakariak antolatzen ditugula ere hala nola Korrika, joan den urtean lasterka egin dugularik elur tenpesta batean!
Zein harreman dituzu Euskal Herriarekin ?
Ene loturak Euskal Herriarekin azkarrak dira, ene familia eta lagunak han bizi bait dira oraindik. Beti pertsonak faltan botatzen dituzu lehenik joaiten zirelarik eta hori lekuak baino lehen. Gero lekuak dira. Eta horri dagokionez, hain harrigarri, zoragarri eta misteriotsua den leku batetik etortzea aski harro naiz. Eroa da! Ene lanari esker asko bidaiatzen dut Quebec-en zehar besteak beste. Arktikan lan egiteko aukera ukan dut adibidez, ikusi dudan leku zoragarrietarikoa dena. Alta, ene bihotzean, Euskal Herria da bizirik iraunen duen leku bakarra.
Zer duzu gustoko han? Zer faltan botatzen duzu Euskal Herritik?
Ozeanoa falta dut. Untxin bizi nintzen, hondartzatik 500 metrotara, eta hura hor zen, goizetik arrats, bere usain, arrabots eta koloreekin. Bere altxorrekin ere. Horrela erranda pixka bat lirikoa da, baina egia erraiteko ozeanoarentzat dudan lilura halakoa da nun mendian naizelarik pixka bat klaustrofobo sentitzen naizen. Ozeano horrek bidaiatzeko ahala emaiten zidan. Haurtzaroan, Zokoako erlaitzara bizikletaz joaitea oroitzen naiz, ozeanoaren beste aldea, Amerika famatuak, saiatzeko ikusten. Iruditzen zitzaidan kontinente baten bazterrean jarria nintzela, horren beste aldea Asia izanki. Biziki gaztea nintzen garaian. Ingurume horretan handitzea, bilakatu naizenaren erabakagarri izan da sakonki. Geografoa. Dena errana.
Euskal Herrira sartzeko gogoa ote duzu?
Jadanik badakit badela leku bat bakarrik nun bakean zendu nintzatekeen. Han da, Euskal Herrian. Anartean, ez dakit halabeharrak zer ekarriko didan. Duela hamar urte orain hemen bizi naizela eta hori guzia aldatu daiteke. Zalantza bat bezala ikusi ordez, nahiago dut etorkizunari pentsatu itxoiten nauten mila sorpresa eta esperientzieekin. Eta hori erraitea errazago da badakigularik nundik heldu giren !