Korona Virusak sortutako krisiari begira Eusko Diaspora proiektuak mundu osoko euskaldunen lekukotasunak biltzen hasi da, bizipen horiei oihartzuna emateko gisan.
Hementxe aurkituko duzue Viedma Argentinako Patagoniako herriko egoera.
Nor zira?
Rocio Basterra naiz Viedmako Euskaletxeko lehendakaria naiz .
Nun bizi zara?
Viedma herrian, Patagoniako hiriburu historikoan, Argentinan bizi naiz, han sortua naiz, nire bi aitonak eta amona bat Argentinara etorritako Nafartarrak ziren
Covid-19 virusaren hedapenari aurre egiteko zer neurri hartuak izan dira bizi zaren tokian?
Viedma Patagonesen derrigorrezko berrogeialdian gaude. Kalera bakarrik medizina Edo janariaren bila ticketarekin gure herrian pertsona bat positibo atera da eta orotara probintzian 4 kasu daude. Maleruski hildako batere .
Gure aldetik Euskal etxeko ateak ixtera behartuak izan gara, baina euskera aurrera doa internetez!
Konfinamendua errespetatua da?
Jende gehienak neurriak errespetatzen ditu eta etxean egoten da eta hemengo gobernuko indar guztiak kalean daude jendea etxeratzeko gisan.
Lanean segitzen duzu? Etxetik?
Lanean segitzen dugu etxetik, noski lan asko daukagu bitartean erakundean ( lehendakaria izateaz gain euskarako klaseak emaiten ditudalako.
Nola egiten duzu Euskararen erabilera sutatzeko?
Euskara sustatzeko egunero elkartzen naiz talde ezberdinekin Zoom aplikazioaren bidez euskararekiko interesa ez dezaten gal ikasleek egoera honetan.
Norekin bizi zara?
Bakarrik bizi naiz etxean, beraz 24h ordu bakarrik pasatzen ditut, luze da.
Zure lagun eta senideekin nola mantentzen duzu harremana?
Senideekiko harremana batez ere watsapp en bidez mantentzen dut, audio eta bideoen bidez.
Aholkurik berrogeialdia pasatzeko gisan?
Denbara pasatzeko ahulkatzen dizuet Esperando la carroza pelikula eta Mapas por una nación liburua.