Search for content, post, videos

Donosti cup : munduko haur guztien topagunea

Hendaia eta Donostia aldean ibili bazarete azken egun horietan , bereziki uzatailaren 2 eta 8 aren artean, Dosti Cup-eko panel horiak ikusi dituzue futbol zelaien inguruan. Jakinminak pusaturik, mundo osotik etorritako haurrak joko baten inguruan, Futbolaren inguruan batzen ikusiko dituzue! Donostia Cup mundo osoko ekipen partehartzea oinarritzat duen nazioarteko futbol lehiaketa da. Aurten, 580 taldek baino gehiagok izena eman dute, hots 6000 lehiakide baino gehiago! Aurtengo alea 26.a da!

Partalierren erdia baino gehiago atzerritarra da, eta orotara 26 herri ordezkatzen dituzte. Haietariko asko Estatu Batuetatik dator, hala nola 52 ekipok AEBren koloreak beztituko ditu. Frantsesak, Japonierrak, eta Hego Afrikarrak ere hor izanen ditugu saldo handian. Bestalde lehen aldikotz, Kroazia, Jordania, Filipinak eta Singapurko taldeak etorriko dira lehiaketa donostiarrara parte hartzera. Donosti Cup ez da nerabeendako zangobaloi lehiaketa arrun bat, beste kulturekiko, dibertsitateari eta elkartasunarekiko idekidura bat da.

Atzerritik etorritako taldeak Donostiako ikastetxe ezberdinetan aterpetuak dira eta Anoetako zelaiaren ondoan plantan jarria izan den “Fan-zonari” esker mundo osotik etorritako haurrek topagune paregabea dute elkar ezagutzeko, eta zangobaloiarekiko duten grina komunaren inguruan biltzeko.

Lehiaketa Gipuzkoako futbol zelai ezberdinetan jokatuko da. Aurten lehen aldikotz, partida batzu Nafarroan, Lesakan eta Iparraldean, Hendaian jokatu dira.

Hendaian igarotako partidak baliatuz, Eusko diaspora, mugaldetik hurbildu da baten ikusteko. Bero saminaren pean “Baloiaren Ametsa”, donostiako mutil gaztez osatutako taldeak “Rayo Sadense” talde gailegoen aurka jokatu du pasa den asteazkenean. Kriston giroa aurkitu dugu, guraso pila bat jin zen etorkizuneko txapeldunen sustegatzera, eta zelaiean hiru hizkuntzen nahaskeri bat entzuten zen aldi batez gaztelera, bestalde Euskara eta Galiziarra. Topaketaren multi kulturitatearen irudikapen polita.

90 minutuz, Marco, Julen, Iker eta haien taldekideak ondo borrokatu eta bebestu dute haien alderdia, baina Galiziarrek zonbait aukera baliatu dituzte beste taldearen egonkortasuna galarazteko… Partidoaren bigarren partea oso kaltegarria izan da Gipuzkoar gazteentzat eta lehen aldikotz lehiaketan galdu egin dute 4-0.

Geroztik irri barrea berreskuratu dute haien auzoak diren Hernaniko talde baten aurka irabaziz. Momentuko haien kategoarian 2.ak dira! Aupa Baloiaren ametsa!