Search for content, post, videos

Errefuxiatuen krisia eta elkartasun oldarra bihar aipagai Urrunako Herriko etxean

 

Gaur  18: 30tan, Urruñako Herriko Etxeko gelan Eusko Ikaskuntsa Iparraldeak Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen krisiaren inguruko mahai inguru bat antolatu du Urruñako herriarekin elkarlanean.

Elkarte ezberdinen aurrean (Etorkinekin, Diakité…), egungo egoeraren eta Iparraldeko “migratzaileen” ibilbideen koadro bat egiten saiatuko gara, bai eta Espainiako eta frantziaren arteko  mugako pasabidearen zailtasunak ere, baina, batez ere, elkartasunarekin eta gizatasunarekin engaiatuak diren boluntarioek osatzen dituzten elkarte ezberdinek egiten duten lan handia azpimarratzea izango da helburua.

Topaketa honen helburua elkarte ezberdinei ikusgarritasuna ematea da, bere pertsona guziek egiten duten lan eskerga azpimarratuz.