Hilarri borobiletaz hitzaldia Claude Labat
Dirudienez aspalditik eta europako eskualde ezberdinetan aurkitzen ditugu hilarri borobilak. Dena den argi agertzen da Euskal herrian aurkitzen dela haietariko kopuru handiena. Alta gaurregun ere ez dugu horien jatorria ezagutzen. Gaiaz interesatuak diren Landestar eta Biarnesekin lankidetzan Claude Labatek hilarri horien agerpenaz zobait pista proposatzen ditu.
Hitzaldi hori tenore onean leku onean iraganen da, abadi ezberdinak agertze horretan sartuak bait dira. Ordainez, Euskal herrian hilarri asko izatea gizarte tradizionaren errealitatea eta eraikitzen ditugun fastasmengandik zuzenduko digu.
Erakasle ohia eta Lauburu elkartearen kide da. Hitzaldi, bisita eta animazio ezberdinen bitartez euskal kultur eta ohidurak jendarteraztean berezitua da. Bere azken lanetan ondarearekiko dugun harremana eta tradizioari zer erranarazten diogun ikertzen ari da. Eta iraganaz ditugun segurtamenak eta betiko leloak kitzikatzen ditu, sortu behar dela oroitaraziz.
Zatozte saldo handian hitzaldiaren entzutera eta Lehuntzeko Hilarri borobilak ezagutzeko 16:30tan Lehuntzeko abadian!