Search for content, post, videos

JULIAN JAUREGUIBER | BERE JATORRIEN BIDEAN

Joan den agorril bukaeran, Iparraldea bisitatzen zuen Julian Jaureguiber argentinar gaztea ezagutzeko aukera ukan dut. Bere arbasoen lurretan egiten zuen lehen bidaia zen. Egia erraiteko, ingenieritza industrialean den Buenos Aires-eko gizon gazte horrek, ez zakien gauza haundirik Euskal Herria eta bere familiaren historiari buruz hastapenean.

Julian-ek Euskal sustraiak ditu bere aitaren aldetik, azken hori Eduardo Jaureguiber gure adixkidea delarik. Duela urte batzu Eduardo hasi zela ikerketa batzuen egiten bere familiari buruz eta hórrela du lotura egin bere deitura eta Xiberoko DE JAUREGUIBERRY deituraren artean. Pixkanaka bere familiako kide batzuen ezagutza egin du eta horrela da Julian gomitatua izan uda huntan Xiberoko Alozen iragaiten zen famili bilkura batetara.

Julian-ek famili osoa baita familiako etxea ezagutzeko aukera ukan du. Jaureguiberria izeneko etxe hori Mendikotan kokatua da (Xiberoan) eta Jaureguiber familiaren izenaren seaska da.

Etxe horri buruzko lehen elementu konkretuak XIV. Mende hasierakoak dira. 1327 urteko maiatzaren 27an, Mendikotako Pierre Arnaud de Jaureguiberry Nobleak, Mauleko jauregiko adostasun baimenean parte hartzen du, azken horrek Lextarreko gortea integratzen duelarik Nafarroako erresumean. Gero, 1377ko otsailean, Jaureguiberria etxea franko eta noble bezala erregistratua da.

1789ko otsailaren 16an, Mendikotako auzapeza den Bernard De Jaureguiberry noblea Atharratzeko Marianne D’aguerre-ekin ezkontzen da. Frantses iraultzak familiaren historiaren ahultzea sortzen du eta « De » partikularen galtzea baita ere.

Pierre de Jaureguiberry, familiaren bigarren semea, Anne Carriquiry-rekin ezkontzen da Alozen. Haien haurrak Jaureguiber-Carriquiry deituarekin deklaratzen dituzte. Horrela, Grégoire Jaureguiber eta bere anaiak Ameriketara (Argentina) atzerriratuko dira, gaur arte irauten duen ondore haundia emanez. Argentinatik Euskal Herriraino sartu direnek haien jatorrizko deitura « De Jaureguiberry » berreskuratu zuten. Eduardo-k ixtorio hori kondatzen digu « Origine de Mes Ancêtres Basques » liburuan.

Argazki horretan, Julian bostgarren ahaidetasun-maileko bere ttanttarekin (Martine Campane anderea, Jean-Baptiste Caset-ren alarguna) agertzen da Jaureguiberria etxearen aintzinean. Julian-en aitak amets bat du: “Jaureguiberria etxeari lehengoko edertasuna eta ospea itzuli ». N. Elorga bere adixkidearen laguntza baliosari esker pixkanaka burutzen duen ametsa delarik.

Bere aita hainbeste entzun eta Mendikota, Aloze eta Atharratzetaz hitz egiten, Julian-ek erran digu : « pentsatzen nuen frantses Euskal Herria hiru herri horietan mugatzen zela ».

Orain, biziki pozik da herri horiek baita ere kostaldea ezaguturik : Bairritze, Baiona, Angelu, Donostia… Horrez gain, bere beste ttantta baten etxean egonik Angelun, Argentinan jadanik egiten duen kirol baten praktikatzeko aukera ukan du, surfea. Euskal Herriaz zuen irudia errealitaeaz urrun zela erran digu Julian-ek, « pentsatzen nuen Euskal Herriko industrial eta ekonomiko gune bakarra Nafarroa zela altzairuarekin. Orain, ohartzen naiz pentsatzen nuen baino herri haundiago bat dela, baliabide eta langile kalifikatuekin. Famili bilkura batentzat etorri naiz eta Euskal Herria, nere arbasoan herria, babestu eta garatu behar den lurraldea deskubritu dut ! ».

Julian-ek oroitzapen onak atxikitzen ditu, bai Iparraldeaz bai Toulouse-etazn nun lagun batzuen bisitatzera joan den. Pertsona ezberdin askorekin hitz egitea gehienik atsegin du, familiako bilkura ere, eta nola ez arnoak, entsaladak, hondartzak eta baserrialdeko lasaitasuna: “duela aspaldi ez nuela profitatu halako leku ixil eta lasaietaz, biziki untsa pausatu naiz ! Paisaia guzi horiek biziki ederrak aurkitu ditut, eskuz tindatuak izan baziren bezala ».

Julian-ek frantsesa frantses elkartzean ikasi du. Bere aitaren aldeko amatxirekin hitz egiten zuen ere ttikitan. Gustuko luke Euskal Herrira edo Toulouse-era etortzea lan egitera, aeronotika arloan, auto fabrikazio edota fabrikazio ingenieritzan.