Eusko Ikaskuntza eta Hiriburuko Herriko Etxearen arteko hitzarmenaren karietara, Eusko Ikaskuntzak hautagaitza deialdia zabaltzen du Hiruburuko biztanleriaren eskaerak biltzeko inkesta kualitatibo bat egiteko Zentro Kultural baten sortzerako.
Eginkizuna
Hiriburuko biztanleriaren eskaerak biltzeko inkesta kualitatibo bat egiteko Zentro Kultural baten sortzerako.
Baionako hirigunean, baserrialdearen eta hiriaren artean kokaturiko Hiriburu herriak (6000 biztanle) bere eskaintza kulturala garatzeko nahiaz agertzen da, herriko tamainari eta bere biztanleriari egokitua izanen den sortzekoa den mediateka baten bidez.
Herriko datu soziodemografikoen berriztatzea egin eta, inkesta kualitatibo bat egina izanen da Hiruburuko biztanleen xede eta eskaerak bilduz, Zentro Kulturalaren sorrerarako.
Ikerketa honek Hiruburuko Herriko Etxea bere erabakitzean lagunduko du.
Galdegindako gaitasunak
- Frantsesaren menperatzea ahozkoan eta idatzian baita euskararena ere ahal den neurrian.
- Animazioan, antolaketan, proiektu analisian eta proiektu eramatean gaitasuna izan beharko da.
- Ikerketa eramateko metodologia zehatza eta zorroztasuna beharko da.
- Datu analisian, informazio tratamenduan ezagutza eta esperientzia beharko da.
- Harremanak eraikitzeko gaitasuna bilatuko da.
- Autonomia beharko da lan antolaketan.
- Tresna informatikoen menperatze ona beharko da (Word, Excel, Powerpoint, Zoom).
Hautagaitza aurkez dezakete :
– Giza zientzietan eta arlo sozialean adituak diren irakasle-ikerlariek.
– Giza zientzietan eta arlo sozialaren inguruan master bat edo tesia prestatuko duten ikasle ikerlariek.
– Ikerlari independenteek
Adina edo nazionalitate baldintzarik ez da kondutan hartuko.
Txostena frantsesez idatzi beharko da euskarazko laburpen batekin.
Hautagaitzarako deialdia arlo hauei idekirik egonen da : euskal ikasketak, historia, soziologia, zientzia politikoak, antropologia, geografia, lurraldearen antolaketa, kudeaketa, ekonomia edo zuzenbidea (zerrenda hau ez da osoa).
Ikerketarako modalitateak
Bost solasaldi talde, sei eta hamar pertsonakoak, herriko pertsona adierazgarrienekin osaturikoak.
Txosten bat idatzia izanen da solasaldi taldeetatik ateraturiko ondorioetatik abiatuz ikerketaren epemuga segituz. Txosten honek Hiriburuko 2020ko biztanle kontaketaren datuak bilduko ditu ere.
Prozedura eta ezaugarriak
Hautagaiek gehienez uztailaren 15eko ekoiztu beharko dute, beren hautagai txostena CV xehe batez eta motibapen gutun batez osatua, euskaraz zein frantsesez. Hautagaitzak helbide honetara igorriak izanen dira : Eusko Ikaskuntza Iparralde, Jaureguiberri kaia, 51, 64100 Baiona edo helbide elektroniko honetara : baiona@eusko-ikaskuntza.eus
Abiatzea agorrilaren 1-etik goiti.
Lana 2021ko abenduaren 31 baino lehen itzulia izan beharko da.