Emilio Lopez Adan pentsalari iraultzaileaz eginiko liburuaz arituko da Pako Sudupe Elortza uztailaren 11an Baionako Eusko Ikaskuntzako aretoan.
Udako Euskal Unibertsitateko udako ikastaldien harira Akademiatik Tartarikaren baitan, Eusko Ikaskuntzak eta UEU-k saio osagarriak antolatzen dituzte. Uda honetan, Pako Sudupe Elortzak Emilio Lopez Adan Euskal iraultza libertarioaren pentsalari bere liburuari buruzko hitzaldia emanen digu.
Lehen partean, bortizkeria politikoaren memoriaren gaineko garapena egiten digu zeinetan erakunde armatuaren ideologia azaltzen duen. Horrez gain, azaltzen digu nola alderdi teorikoa, alderdi edota ekintza praktikoeki lotua dagoela.
Bigarrenik aldiz, ETA-ren aldiak ongi bereizturik, frankismotik hasirik erakunde armatuaren ideologia frantziar zoin amerikar analistekin konparatzen digu.
Hirugarren partean aldiz, gai anitz jorratzen ditu: nazioa eta estatua, nazionalismoa eta humanismo unibertsala batik bat baita demokrazia, marxismoa garaiko Ipar Euskal Herriko arazo bereziak, argumentazioa literatur erreferentziaz betez: Legasse, Txillardegi, Mirande etab.
Solasaldi honek euskal gatazkaren muina eta garaiko arazo sozialak aipatuko ditut. Ondorioz, etorkizuneko memoria justua eta anitza eraikitzeko eginbeharra gureganatuz, erran daiteke gatazkaren alderdi hau ere ezagutu beharra dagoela.