Search for content, post, videos

PEIO | À SANTIAGO DU CHILI

Peio LALANNE naiz, 27 urte ditut, Angelukoa naiz, ene amaren aldeko familia Heletakoa delarik.

Nun zira gaur egun, zergatik eta noiztik ?

Duela urte bat eta erdi Txileko Santiagon naizela, MAISON RIVIERE-endako VIE delako baten egiten (frantses enpresen esportatze garapenarendako frantses programa). MAISON RIVIERE-ek frantses eskualdeko ekoizpenak ekoizten eta merkaturatzen ditu Europa eta duela gutti Amerika Latinoan : urinekoak, gibel gizenak, ilar eta haragizko eltzekariak, « tapenade » delakoa, saltsak, etabar.

Zure esperientzia ?Zure lana ? Zure eguneroko bizia zein da ?

Esperientzia baikorra da, txiletar batzuekin 3 urteko lankidetza bat izenpetu bait dut Frantzian prestatutako errezeten saltzeko. Enpresak adarrik ez duenez Txilen, Txileko frantses merkataritza eta industriako ganbarari bulego bat alokatzen dut. Beraz, egunero harreman bat dut enpresen munduarekin, sektore guziak nahasirik. Frantses enpresa askorentzat txiletar merkatua biziki erakargarria denez, hemen mugimendu asko dago, eta hori akuilagarria da.

Zergatik Euskal Herritik joan zira ?

Ez zen lan aukerarik eta ene profesional karrera atzerriko esperientzia batekin hasi nahi nuen. Frantses enpresa batentzat Txilera joatea aukera ukan dudanez, ene Euskal Herri maitea utzi izan behar dut!

Hurbilena den Euskal Etxera joaten ote zira? Euskal kultura edo hizkuntza baliatzen ote duzu ?

Astean 3 aldiz Santiagoko Euskal Etxera noa, Euskaldun ondokoak diren txiletar batzueri esku huskako pilota irakasteko. Esku huskan aritzen girenak, 8ko talde txiki bat gira eta urte bateko trebatzeari eta ene presentziarekin eginiko txapelketeri esker, Txilek esku huskan berezitua den delegazio bat, Tolucan (Mexiko) iragan den munduko txapelketara igorri du irailean.

Bistan dena, zaletasun haundi bat da enetzat, eta horrez gain ene pasioa (pilota) transmititzeko aukera dut, ene etxetik 13 000 Km-tara!!

Euskarari dagokionez, ez dut hitz egiten, ene amaren aldeko familiak untsa mintzatzen badu ere.

Kondatzen ahal diguzu mondiala? Nola pasatu den zuentzat?

Besten hasiera kaotiko batetik landa (txapelketaren irekitze zeremonia egun baten berantarekin, kantxetan argiztapen txarra), Toluca-ko mundiala 10 berezitasun, 4 eremu (trinketa, jai-alaia, 30 eta 36 m-ko ezker paretak) eta 18 herri parte hartzaileekin hasi zen.

Txapelketak 15 egun iraun du, gaitzeko partiduekin, mexikar publikoak bere talde nazionala pozez beterik zapartarazten zuelarik.

Han, pelota partiden gainean pariatzen ahal dela jakin behar da, horrek gaitzeko jendea partidetara ekarraraziz.

Gogoan atxikitzen dudana, topaketak dira bereziki, iraganeko ezagutzekin (15 urtez aritu izan naiz Miarritzeko BAC-ean) eta ere ingurumen desberdinetatik etorriko atletekin, haiek guziek euskal kirol horrendako pasio bera dutelarik.

Gizonezko doblezko Balina jokoan, Txilek kasik irabazi du, baina azkenean mexikarrek dute medaila lortu. Herri errezebitzaileak ditu urrezko medaila gehienak lortu eta beraz txapelketaren irabazlea izan da.

Giroak markatu nau, biziki alaia zena kantxetatik kanpo, atleta gehienek elkar ezagutzen baikenuen.

DF deskubritzeko aukera baliatu dugu, alimaleko hiri bat dena monumentu eder eta auzo pitoreskoekin. Orokorrean, mexikarren partez ongi etorri biziki ona ukan dugu.

Zein dira zure loturak Euskal Herriarekin ?

Euskal ingurune batean handitu naiz, ene familia eta ene kirola zirelarik medio. Ene sustraieri biziki lotua naiz eta bereziki ene herriaz harro, ikuspegi guzietarik ederra bait da. Eta horri balioa ematen ikasten da bidaiekin eta denborarekin.

Ziren lekuan, Euskal lagunak ote dituzu ?

Bai, pilotarekin batez ere. Trukaketa unibertsitario bat egiten duten hegoaldeko gazte guziak Euskal Etxetik pasatzen dira ere…

Ezagutza ederrak egiten ditugu. Iparraldekoentzat aldiz ez da baitezpada erreflexu bat.

Zure lagunarteak Euskal Herria ezagutzen ote du ? Ipar Euskal Herria?

Gehienek ez, edo gaizki. Horregatik pelikulak, argazkiak etabar. erakusten dizkiegu.

Duela 10 bat egun, ene argentinar pisukedeei « 8 apellidos vascos » pelikula erakutsi diet eta Euskal paisai eta etxeek liluratu dituzte.

Euskal Herritik zer falta duzu?

GASTRONOMIA !!! Euskal Herrian badira eskualdeko eta baserriko ekoizpen asko, Santiago bezalako hiri haundi batean ez direnak errexki aurkitzen ahal. Eguneroko bizian itsasoa ere (Valparaiso ez bada urrun ere).

Euskal Herrira sartzeko gogoa ote duzu ?

Bai bistan da, baina ez segidan.

Etorkizuneko proiekturik… ?

Ene lanbideari esker (inportatze – exportatze), Amerika Latinoan Euskal gastronomia ezagutaraztea eta are gehiago frantses-española ere.

Euskal Herrian pisu bat erostea !