Search for content, post, videos

Molac Legea, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ebazpena eta bere ondorioak

Datorren Irailaren 9ean, Donostiako Miramar jauregian Molac Legea, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren ebazpena eta bere ondorioak landuko dituen udako kurtso bat proposatzen du.

Molac legea bezala ezagutua den eskualde hizkuntzen ondare babeserako legeari buruzko Konstituzio Kontseiluaren ebazpenak, zeinek bi artikulu garrantzitsu bertan behera uzten dituen Konstituzioa urratzen dutelakoan, erreakzio ugari eragin ditu hizkuntza gutxituak erabiltzen diren lurraldeetako arduradun politiko zein herritarren aldetik. Konstituzioaren 2. artikuluari erreferentzia eginez eta bere irakurketa murrizgarria eginez, Kontseilu horrek zalantzan jartzen ditu, besteak beste, hizkuntza gutxituen murgiltzen eredua.

Egoera horren funtsak ulertze-aldera, ezinbestekoa da testuinguruan jartzea, hizkuntza gutxituekiko Frantzian nagusi den glotobofia agerian utziz; Molac lege-proposamena modu zehatzean aurkeztea; gehiengo parlamentarioko 61 legebiltzarkidek aurkeztutako errekurtsoa eta Konstituzio Kontseiluaren ebazpena azaltzea; eta, epe labur zein ertainera eduki ditzaken ondorio posibleak aztertzea, bereziki murgiltze ereduari dagokionez.

Helburuak

Frantzian nagusi den glotofobia aztertzea.

Molac lege-proposamena aurkeztea.

Konstituzio Kontseiluaren erabakia jorratzea.

Bere ondorio posibleen inguruan hausnartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • -Euskalgintzako eragileak -Hautetsiak eta arduradun instituzionalak

Informazio gehiago eta izena emateko hemen egin klik