- Korrikak segitzen du aurrera oraindik, eta zonbait egunetan bere helburura iritsiko da Gasteizen.
Aurten Eusko diaspora eta Eusko Ikaskuntzak zonbait ekimenetan parte hartu duteAEKrekin batera Euskararen alde.
Nahiz eta korrika apirilaren 4ean hasi, Korrika kulturala hilabete bat lehenago hasi zen eta ekimen kultural pila bat proposatuak izan zaizkie Euskaldun guztieri.
Hala nola Eusko Diaspora proiektuak bi ekimen antolatu ditu KORRIKA KULTURALAren kari AEK-ko ikasleekin lankidetzan.
Lehena KORRIKA MUNDUAN GAUALDIA izan da martxoaren 22ean, ostiralez. Gaualdi horretan Diasporako Korriken argazkien erakusketa bat proposatua izan. Euskal Etxeek mundu osotik bidalitako argazki zoragarriek jendea liluratu dituzte (hemen egin klik argazki erakusketa ikusteko). Hala nola 45 argazki baino gehiago ikusgai izan dira eta 12 herrialde ezberdinetatik zatoztenak. Gaualdia 18:30 tan hasi zen eta erakusketaren ondotik Audrey Hoc filmegileak grabatutako “ Euskal diáspora berria” serietik MontRéal eta New-Yorkeko lekukotasunak izan ditugu ikusgai. Bideo sezio horren ondotik , Pantxix Bidart, Patxi Amulet eta Agustin Alkhatek bakoitzak kontzertu bat eman du Euskal Museoko Argialden.
Bigarrenik, Maitia nun zira? Dokumentalaren emanaldi bat egin da Kalostrapen ostatuan Maite Deliart eta Maider Bedaxagar kantariarekin.
Eta bistan dena, pasa den igandean momento bikaina bizi izan dugu Korrika Baionara iritxi delarik, Eusko Ikaskuntzaren kide andana bat bildu dira Baionako Espaniako karrikaren puntan Euskal Erakunde publikoarekin partekatzen genuen kilometro horretarako! Giro bikaina izan da!
Horrela oroitarazi dugu Eusko Ikaskuntza eta Eusko diáspora beti hor direla Euskararen alde!