Udako Euskal Unibertsitateak (UEU-k) 49. udako ikastaroen eta Eusko ikaskuntza Iparralderekiko hitzarmenaren karietara, bi saio osagarri antolatuko ditu uztailaren 7an eta 8an Eusko Ikaskuntzako Baionako aretoan.
Izan ere, uztailaren 7an 18:00tan hasiko da lehen saioa Zer da herri hezitzailea ? Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearen aurkezpena hitzaldiarekin, Joxe Mari Agirretxe «Porrotx », Maite Azpiazu (Oinherri) eta Leire Bidart (Baigorriko esperientzia) hizlariekin.
Horrez gain, uztailaren 8an 18:00tan izanen dugu bigarren saioa, Etxebizitza eta lurraren kudeaketa. Euskal Herriko laborantza eta « ondare amankomuna » galdezka mintzaldiarekin. Patxi Iriart (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) eta Beñat Etxebeste («Etxalde» elkartearen esperientzia) gurekin izanen ditugu beren esperientziak partekatzeko.