Urtero bezela, San Ferminen pesten kari Bristoleko Euskal Etxeak Irunako pestak esportatzen ditu.
2016ko ekimenak fama handia izan duenez, hala nola euskaldun jatorria edo ez zuten 30 pertsona inguru bildu ziren jaz antolatutako pestan. Ospakizuna azpimarratzeko gisan Euskal Etxeak 15:00etan hasiko den kanpoko bazkari bat antolatzen du Saint Andrews parkean. Xuri eta gorriz beztiturik parte hartu nahi dutenek izara xuri bat bakarrik ekarri behar dute, euskal etxea bazkariaz anduratzen da. 18:00etan poteoa hasiko. Jaz bezela jokoak, sariak eta Gloucester Roaden kartoizko zezen lastereka antolatuak dira.
San Fermin aipatzen dugulakoan, Eusko Diasporak aukera hori baliatzen du San Ferminen jatorria azaltzeko, pesta horiek euskaldun eta pestazale gehienentzat udaren hastapenaren sinboloa bait dira.
San Fermingo jaiak edo Sanferminak Irunean – Nafarroko hiriburua- San Fermin santuaren kari, uztailaren 6tik 14era ospatzen diren pestak dira. Baina ba ote zenekiten? San Fermin ez da Irunako santu nagusia, San Saturnio da. Zergatik beraz Irunako pestak uztailaren 6tik 14ra ospatu? Sinpleki San fermin Nafarro osoko santu nagusia dela eta erdi aroaz geroztik denboraldi honetan azoka haundi bat antolatzen zelako. 3 milioi pertsona inguru biltzen dira Irunako pestentzat. Munduko biltzarrik handienetarikoa da, hirugarrena Rioko ihauteriak eta Munich-eko garagordoaren pestaren ondotik. Herriko etxetik botatzen den suziria, Txupinazoarekin hasten, gaita, jota, eta zezen lasterketa famutuek egiten.