Baionako portuan Hermione fragataren geldialdiaren eta berritzearen kari, Eusko Ikaskuntzak Euskal Museoaren Adixkideen laguntzarekin hitzaldi ziklo bat antolatzen du Baionako portua XVIII. mendetik gaur egunera arte apaitzeko. Mintzaldi horiek apiriletik azarora iraganen dira, Baionako Merkataritza Gambaran, Eusko Ikaskuntzan (Jaureguiberry kaian), eta Baionako beste lekuetan antolatuko dira. Baionako Portua, Aturriko ontzizainak, Hermione – Lafayette elkarteaa, baita ere Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Elkartea, Ibaialde elkartea eta Baionako Euskal Museoaren parte hartzearekin lankidetzan antolatuak da hitzaldi ziklo hori.
Hainbait gaien bidez hizlariek Baionako Portua apaituko dute : Hermione fragataren historia, izan estropada gerla, baita 1757an idatzitako marinelen gutunak, portu ontziolak XVIII. mendean, Baionako almirantetza, txalupen garaian… Baionako portua eta bere etorkizuna. Iragan loriatsuaren hainbat kondaira eta gaur egun oraindik bertako ekonomiaren eremaile den portu tresna horren geroa aipatuko dutenak.
Lehen hitzaldia apirilaren 12 an eginen da Merkataritza ganbaran 18 :00etan Giza eta itsas ez ohiko abentura bat–Une aventure humaine et maritime d’exception Hermionne Lafayetteko hizlari eta idazkaria Guy GAUTREAUren eskutik.