Search for content, post, videos

Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Urepeleko Amerikanoinea kulturguneak lankidetzan ekimenak prestatu ditu udarako

Aurten Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Urebeleko herriko etxeak hitzarmen bat izenpetu dute elkarlanean ekimenak eramateko.

Horrela Uztailaren 14ean, Hamazazpigarrenean aidanez liburuaren aurkezpen ilustratu eta musikatua, Iban Garro, Olatz Rojo eta Dom Campistronen eskutik antolatua da. Iban Garro idazle lesakarrak Udalbiltzak eskainiriko Geuretik Sortua programararen karietara Urepelen egin zuen hiru asteko egonaldia eta bere obra aurkeztuko digu egun horretan.

Ondotik agorrilaren 5ean Bekatorosak liburuaren aurkezpena, Dom Campistronen eskutik, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran bertsulariekin batera. Zazpi maitasun istorio eta homofobiaren kontrako borroka aldarrikatzen duen obra aurkeztua izanen zaigu.

Eta uda bukatzeko, Irailaren 8ean Diasporaren egunaren harira, Muga: atzoko bizipenak eta gaurko erronkak mahai-ingurua, Elena Casiriain, Iban Larrandaburu eta Elixabet Etxandi gomitatuekin. Kontrabandatik abiatuz, gaur egun dugun mugaren ikuspegi desberdinetara arribatuz euskaldunen errealitatea eztabaidatua izanen zaigu.