Eusko Ikaskuntzak eta UEUk hitzaldi zikloa prestatu dute udazken honetarako Ipar Euskal Herrian. Bi erakundek pasa den urtean izenpetu zuten hitzarmena unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari euskaraz hurbildu eta eztabaida sustatzeko helburuarekin.
Akademiatik tartarika lema pean bultzatu dugu hitzaldi ziklo hori.
Irailetik abendura bitartean hitzaldi bana eskainiko dute Ipar Euskal Herriko hainbat herritan eta ondoren KanalDude telebistan emango dira. Hitzaldi guztiek frantseserako aldi bereko itzulpena izango dute.
Egitaraua
IRAILAK 23, osteguna
Hizlaria: Txerra Rodriguez. “30 urte mihigintzan, euskara elkarteen diskurtso, praktika eta lorpenen inguruko ibilbidea”.
Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
18:00etan
BAIONAko Euskal Museoan
Izena emateko:
URRIAk 28, osteguna
Hizlaria: Martxel Aizpurua (Erleekin solasean liburua) eta Mizel Setoain (Erle beltza elkartea)
Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
18:30etan
ITSASUko Sanoki gela
AZAROAK 5, ostirala
Hizlaria: Miren Artetxe, “Bertsolaritza feminismotik birpentsatzen”
Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
18:30etan
SENPEREko Larraldea gelan
ABENDUAK 14, asteartea
Hizlaria: Joana Falxa
Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
18:00etan
BAIONAko Eusko Ikaskuntzako aretoan