Baionako Technocité-an, Hegazkin eraikuntzan berriki kokatuak, Tekniaero enpresak, metro kubo bolumen aluminio piezetan eta hoien muntaketan lan egiten du. 1000 m² -ko BHR-Hélitechnicaren lehengo gunean kokaturik, enpresak inbestitu du 1.5 milio euro makina batean. Horrek, aluminiozko orrien moldatzeko, plegatzeko eta kaskatzeko bidea emaiten du, zortzi gune lan eginaraziz. Enpresaren helburu komertziala pieza ttipien ekoizpena fite eramaitea eta halabeharrez, korapilatsu sorketen egitea da. Stéphane Azcué enpresaren arduraduna, aeronotiko injineruak, nahi luke 2020 urtera begira, bere zenbaki negozioa hiru milioi eurotara igo dadin eta 10 langiletik 30 langilera pasa.