Lauak aeronotiko azpitratatzaileak, Gers-eko Saint-Germén hirian kokatua den Alisaéro enpresa erosten du, urte bat lehenago,urriaren 26an Centraéro enpresa erosi ondotik. 130 langile eta 12 milio euroko salmenta zifrarekin. Mekanika lotura piezak motorrentzat lantzen ditu, bereziki helikoptero eta hegazkinetan erabiliak direnak. Lauak enpresak, bere gaitasunak osatzen ditu, motor galdaragintza landuz. Kanpoko gorapen berri onekin, « Lauak Aeronotikak » 1400 langile lortzen ditu, bestalde, Hazparne-Ayherren kokatua den enpresak, 146 milioi euroko salmenta zifrarekin nahi luke urtea bukatu, jakinez 2016 urtearen bukaeran 106 milioko salmenta zifra lortu zuela.