Gaur egungo mundu globalizatuan pesta batzu arrunt mundialak bilakatu direla oharrarazi genezake, izan Eguberri, San Valentin, Pazko, etabar. Ez genezake erran ohiturak bilakatu direla mundu osoan, aspektu oso komertzial azkar bat edukitzen dutelako gehienetan eta pesta horren jatorria ezagutu gabe. Alta pesta horiek askotan jatorri oso zahar eta paganoa dute eta askotan nahiz eta gaur egun Estatu Batuetatik heldu direla iduritzen zaigun bertako ohitura galduak dira.
2000 urteetan, txikia nintzelarik oroitzen naiz ikastolan aipatzen ginuelarik Haloween, mozorroak eta goxokien bilketa gure anderenoeri aurpegia goibeltzen zitzaien eta mundializazioaren eta tradizioen desagertzea aipatzen ziguten esplikatuz « Halloween ez zela Ameriketako pesta bat baina Eskozian eta Irlandan ospatzen zen pesta tradizionala, AEB-tan pesta arrunt komertzial bat bilakaarazi zutela…etabar ». Baina hala ote da ?
Haloween ingelesez All Hallows’ Evening hots « Santu Guztien arratsaldea» erran nahi du, urriaren bukaeran edota azaroaren hastapenean ospatzen da. Gaur egun ikerlarien arabera zelten uztaren pestaren kristautzearen emaitza da, pesta horrek jatorri paganoa du noski. Ikerlari zonbaiten arabera « Samhain » izeneko pestaren giristotzea da gaurregun ospatzen duguna eta lehen Europa osoan ospatzen zena.
Euskal herrian ere zonbait ospakizun gertatzen ziren Umia sainduko bezperan, hala nola XX. mendearen erditsua arte bertako tradizioa gaurregun Amerikarren Halloweenek erakarri dituen erritualen antzekoak zirenak. Lekukotasun zonbaiti esker gazteak mozorrotzen zirela, kuiak eta beste barazkiak husten eta kandela bat barruan jarri ondoren lehioan edota kalean jartzen zirela, baserrietan biltzen zirela eta gaztain erreak egiten zirela etxez etxe eskatzen ibiltzen ziren haurrentzat. Harrigarria iduritzen bazaizue ere, jakin behar da ohitura hori Euskal herriko hegoaldeko herri gehietan ospatzen zela « Animen gaua » deitzen zuten pesta. -Iparraldean ez dugu ohitura horren lekukotasunik aurkitu momentuko, baina Euskaldunek dituzten loturaren arabera ene ustez lehenagotik galdu bada ere antzeko ohitura bat izan behar zen ere-.
Azpi honetan http://www.amaroa.com/sinesmenak/animen-gausa webgunean Animen gauan esaten ohi ziren atzemandako esadi zobait :
Xanduli Manduli, Kikirriki… echeme usted nueces por aquí! (Ollaran)
Txinurrie, mandurrie, alakatan, txinurrie.(Baternain)
Tirriti-tarrata mandulon, domine domine sandulon, en esta casa no hay turrón (Etxauri)
Dominé-dominé castañé, y si no zikiñé. (Uterga)
Chinurrie, mandurrie, aratako castañere, ¡Si nos echas, pa tu tía! (Muru-Asterain) (Txinurri erraten zaio Iruñerriko herri batzuetan haurrek etxez etxe egiten duten intxaur eta gaztaina bilketari).
Txingila mingila kurruskario, abre las puertas del armario. (Zaragueta)
Bestalde ohitura horren Orio, Bermeo, Urnieta, eta Oñatiko lekukotasunak azpiko bideo honetan aurkituko duzue edo ahotsak.eus webgunean.
https://ahotsak.eus/albisteak/halloween-euskal-ohitura-zaharra/
Baina kasu esan zaharrak dion bezela « Gaua gauekoentzat,eguna egunenkoetzat »