Search for content, post, videos

Kondaiguzu korona|Zoe Bray Renon, Nevadatik

Nor zira? Ze hiritan bizi zara? Noiztik? Zergaitik?

Zoe Bray deitzen naiz,

Renon bizi naiz, Nevadan 2018tik geroz. AEBtako mendebaldeko eremu handiak maite eta lan aukera atzemateko xantza izan dugulako hemen bizitzea aukeratu genuen nire bikotekideare kidearekin ( Europarra da bera ere). Bestalde nire familiako iraganarekin baita bada lotura bat : nire bieraitatxi Baxe Nafarrotik Ameriketara etorri zen artzain gisa da 20. Mendearen hastapenean.

Zer neurri hartu dituzte autoritateek coronavirusaren pandemiari aurre egiteko?

Oinarrizkoak ez diren enpresak hetsi dira martxoaren erditsu aldean, eskolak eta instituzio publiko asko bezela. Eztabaida sortu da definitzeko zer den « oinarrizko » enpresa bat bat, baina orokorrean, herriko supermerkatu eta hospitaleetaz gain hiria hila ematen du. Urruntasun soziala aise errespetatua da eta jendea etxean egotea bultzatua da.

Koronaviruseko krisiak duen eragina bortitza da Nevadan. Casinoen inguruan eta jokoetan oinarritua da batez ere Nevadako ekonomia. Milaka pertsona lanetik kanporatuak izan dira jadanik. Bere etxea, autoa, asegurantza sociala, haien familiaren elikatzeko gaitasuna galtzea beldur du jendeak. Nahiz eta gobernamendu federalak laguntza finantzierioak anuntziatu dituen, igurikan dira oraindik eta ez dakigu ean aski izanen diren. Gainera gauzak gehiago larritzeko, Nevadan AEBko beste toki askotan bezela, jende asko beldur da medikuarengana joatea ez baitute osasun segurtasunik eta fakturei ezin diete aurre egin.

Egokiak iduritzen zaizkizu ? zergaitik ?

Bai pentsatzen dut urruntasun soziala beharrezkoa den neurri bat dela.

Zer neurri hartu dituzu zuk?

Urruntasun soziala aplikatzen dugu eta ez dugu nehor ikusten. Erosketak egiteko auzo batek emandako maska bat ipintzen dugu. Eskuak frangotan garbitzen digu. Aldiz ez ditugu baliatzen botatzeko oihailñorik erezta produktu kimikorik inguruymenean duten eraginagatik. Pandemia bukatuko delarik, oraindik beharko dugu mundu sano natural bat !

Zure inguruko jendeek nola erreakzionatzen dute? Auzo etabar

Jendeak egoeraran larritasunaz konturatzeko denbora jarri dute. Baina orain oso seroski hartua da . urruntasun soziala oro praktikatua da. Beste lekuetan bezela, hiru astez dendetan ez zen gehiago komuneko paperik, irinik, eta gel desinfektatzailerik  atzematen. Baina artikulu horiek itzuli dira apaletara orain.

Lanera joan zaitezke? Etxetik lan egiten duzu?

Etxetik lan egiten dugu nere bikotekideak eta nik.

Nevadako euskaldunen erretratuen tindatze proiektu bat aurrera eramaten dut duela zonbait denbora. Paratzen diren pertsonek nere tailerrera etortzen ziren eta elkarrekin zonbait ordu partekatzen genituen egunero, astean behin baino gehiagotan. Aktualki ezin dut gehiago gisa horretan lan egin. Euskal herrian aurreikusitako erakusketak geldituak dira momentuko, baita pentsatutako aurkezpenak eta erretratu manaketak. Baina eguneko biziaren eszenak margotzen ditut egunero nire blogean (www.zoebray.com) eta Instagramen (https://www.instagram.com/zoe.bray.75/) argitaratzen ditudanak.

Beharrik ez dugu zailtasun ekonomirik nire bikotekidearekin. artista gisa, ingurumen ezegonkor komertzailetaz usatua naizenez beti  aurreikusten ditut garai zaileri aurre egiteko.

Bi haur ditugu, zazpi eta bost urtekoak, eskola itxia denez denbora asko pasatzen dugu elkarrekin. Orain arte, krisi afrus horrek izan duen eragin goxena izan da. Asko gozatzen dugu elkarrekin pasatzen ditugun momentuak.

Etxean egotea behartua bazara norekin bizi zara?

Nola mantentzen duzu edo ez harremana lagun eta famialiakoekin?

Hemen Renoko lagunekin Zomm aplikazio birtuala baliatzen dugu. Europako famili etalagunekin harremanentan sartzeko Watsap erabiltzen dugu.

Zer egiten duzu denbora pasatzeko?

Ez dut denbora pasatzen ikusten bi haurrekin. Baratze bat dugunez xantza dugu, horretan konposta eta barazkiak landatzen ditugu. Ibilaldiak eta bizikleta itzuliak egiten ditugu- Nevada lur publiko eta espazio handiz aberatsa da eta ez dago murrizketarik ateratzeentzat.

Beldur ahal zara?

Bai oso kezkatua naiz luzerakoan iragaitzen ahal den urgentzia estatuak izaten ahal dituen eraginetaz gure gizartean eta gure balore demokratikoengan, ikusiz zenbat pertsonek frente egin behar duten krisi sanitario afrus horri eta zailtasun ekonomokioei. Planetari jasanarazten diogunak ere kezkatzen nau. Sistemaren aldatzeko seinale gisa hartu behar dugu krisi hori.

Gauza positivo bat? Anekdota bat?

Gauza positibo asko : lokalki komunitate zentzua eta inguratzen gauituzten jendearen zinhtzotasuna ; auto trafikoari lotutako kutsaduraren apalera ; eguneroko bizi erritmo lasaiagoa. Artistikoki, Koronabirusaren krisiak nire sormen artistikoaren beste bide batzuk aztertzera behartu nau, lehenago jazarritakoa baina lortu ez nituenak, adibidez egunerokotasuna humorez kondatzea. Nire  Retratu proiektuaren bidez euskal komunitateko beste kideekin ez egotea damutzen dut, baina tenefonoz eta mailez harremanetan egoiten gira eta harreman azkar horrek segitzen du.