Zein izan da zure ibilbidea Amerikako Estatu Batuetara joan aintzin ?
Ama eskolatik baxoraino ikasketak euskaraz egin ditut. Etxepare lizeoan lortu dut nere baxoa eta ondotik zuzenbide ikasketak hasi ditut. Bost urtez ikasi dut Baionako zuzenbide fakultatean eta Europear eta nazioarteko master bat pasa dut.
Zergaitik AEBra joateko erabakia hartu duzu ?
Ikastaro hori baliatu nahi nuen igelesa ikasteko.
Zergaitik Kalifornia? Hautu bat zen?
Kaliforniara joateko aukera izan dut Mike BIdart-i esker. Euskal Herritik ezagutzen nuen. Ikastaro bate bila nengoen eta galdetu diot ean kontaktu berezirik zuen enetako. Erantzuterakoan galdegin dit ean bere enpresan egin nahi nuenez. Horrelako aukera bat ezin nuen ezeztatu!
Deskribatzen ahal diguzu empresa? Iparraldeko abokatu firmekin ezberdintasunak ikusi dituzu?
Shernoff Bidart Echeverria Bentley deituriko enpresan lan egin dut, Los Angeleseko ekialdean den Claremonteko hirian. Abokatu firma hori Bill Shernoff abokatu famatuak sortu zuen 1974ean. Asegurantzen gehiegikerien aurka aseguratuak babesteagatik ezaguna da firma hori. Empresa oso famatua da.
Ingelesez hitz egiten zinuen jalgi baino lehen?
Lizeoan ikasitako Inglesarerekin egiten nuen orain arte.
Euskaldun asko baziren zurekin? Frantsesak?
Asko! 1930eta 1980 artean Amerikako Estatu batuetara emigratu zuten euskaldun asko ezagutu ditu. Bestalde enplegua galdu zuen español bat ezagutu dut, Kalifornian lan bila ari zena. Eta Los Angelesen Au Pair gisa aritzen zen neska Frantses bat ere ezagutu dut.
Hango jendea txintxoa izan da zurekin?
Kaliforniako jendea oso atsegina eta adiskidetsua da. Jende zoragarria ezagutu han, edozerentzat beti prest laguntzeko. Oso ongi etorria senditu naiz eta jende horren ezagutzeak pozten nau.
Euskaraz egiteko aukera izan duzu?
Beti! Diasporako jendearen beti euskaraz aritu naiz.
Han ezagutu dituzun lagun ta pertsonek Euskal Herriaz zerbait zekiten ?
Bai noski! Euskal komunitate handi bat bada Kalifornian, bereziki Chino eta Claremont inguruan. Han denek ezagutzen dute Euskal kultura eta Euskal Herria.
Zer harreman izan duzu hango Euskaldunekin ?
Erran dudan bezela, ezagutze ederrak egin ditut, izan zahar edota gazteekin. Denak oso atseginak izan dira nerekin. Haiek laster berriz ikusteko itxaropena dut.
Hemendik ezberdina den zer maitatu duzu han?
Nere iduriko, agerian den ezberdintasun handiena bizitzeko moduan da. Jendea oso harro da egiten duen zernahirengatik. Biziki motibatuak eta uros dira. Hemen jendea egiten duenaz ez da sekulan harro sentitzen, gisa batez berdin zaie.
Bestalde Kalifornian ez dira bizitzen presio pean. Zerbait egin edo norbait bilakatu nahi baduzu, egin ezazu behar dena hori lortzeko gisan. Hori ez da batere berdina Europan.
Herriaren ezagutzeko eta bisitatzeko aukera izan duzu?
Bai bistan dena, bi astez ibili naiz Kalifornia, Nevada eta Arizona bisitatzen.
Handik zer faltan botatzen duzu?
Hango jendea faltan botatzen dut, etxean bezela sentitu naizelako haiekin.
Baina eguraldia ez dut batere faltan botatzen beroegia neretako!
Han bertako jendea ezagutu duzu?
Bai nire lankide batzu Amerikarrak ziren. Baina egia erran ez dago egiazko “amerikarrik” AEB-n: denak emigraziotik datozte (Irlandesak, Txinatarrak…).
Han Euskal Etxeak ezagutu dituzu?
Bai bistan da, bizpahiru kanpoko bazkaritan parte hartu dut Bakersfielden eta Chinon. Chinon adibidez bakarrik centro euskalduna eta euskal kluba aurkitu daiteke.
Euskal klubak jan, edateko eta palan aritzeko eginak diren eraikin handiak dira, jendea askotan han biltzen da.
Han hemen baino euskaldunago sentitu zira?
Ez, ez gehiago ez guttiago, egia erran han Euskal Herrian bezela sentitu naiz. Iduritzen zait euskaldunago sentitzen naizela Parisera joatean adibidez.
Han nola bizitu duzu zure euskal kultura?
Pertsonalki oso ongi bizitu dut euskal kultura han, alde batetik euskal emigraziotik irtengo jendea bere jatorriei oso lotua delako ( backround gisa aipatzen dute) eta bestalde euskaldun izateaz oso harro direlako. Iduritzen zait euskaldunak direla amerikarrak izan aintzin. Baina oso eskerdunak dira AEBren gandik ere, ongi etorria egin eta haien proiektuen kausitzen lagundu dien lurra baita. Kultur bikoitz aski irringarri bat dute.
Sartu zirenetik, atzerrira joateko asmorik?
Mundo osoan ibili nahi dut. Euskalduna bidaiariak gira. Elkanori aski da galdetzea! Txapela buruan eta ibili munduan!