Search for content, post, videos

EDURNE | KALOFORNIATIK EUSKAL HERRIRAT

Edurne Arostegui naiz eta 29 urte ditut. Ipar Kaliforniako St. Helena-n sortu naiz. Ene burasoek 80. hamarkada bukaeran Euskal Herritik imigratu zuten eta hortik aurrera Estatu Batuetan bizi dira. Batzutan iruditzen zait ni baino amerikanoagoak direla !

Estatu Batuetan Euskal etxerat joaten zinen?

Ez nintzen askotan joaten. Euskal Etxe hurbilena San Francisco hegoaldean kokatzen da eta beraz hara batzuetan bakarrik joaten ginen, baina ez gira sekula kide izan. Hala ere, ene aita inplikatuagoa da eta aktibitate batzuetan parte hartzen du. Euskal Etxetik hurbilago bizi izan baginen, uste dut harreman gehiago ukango ginituela. Ene famili bakarra Estatu Batuetan ene burasoak eta ahizpa dira, beraz ez dugu sekula Euskal komunitatearekiko harreman asko ukan, etxean kultur aldeak mantentzen bagenituen ere.

Noiztik Euskal herrian bizi zira? Zergaitik etorri zira?

Unibertsitatea bukatu eta Euskal Herrira etorri naiz 2010ean. Hastapenean uda pasatzeko eta ene amatxi zaintzeko etorri nintzen, baina azkenean egon nintzen lan bat eskaini zidatela eta. Ingeleseko erakasle gisa lan egiten dut eta lan hori biziki atsegin dut, ez baldin banuen ere sekula pentsatu hizkuntz erakasle gisa bukatuko nuenik. Ez nintzen segur ikasi nahi nuenaz lizentzia eta gero, musika eta historiako ikasketak segitu bait nituen, baina hemen naiz liluratua izan Euskal imigrazioaz eta ene masterra hasi nuen eta orain ene doktoretza historia sailean Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko-amerikar nortasunaren sortzea ari naiz ikertzen, literatureko estereotipoen analisiaren bitartez.

Euskal herria ezagutzen zinuen etorri baino lehen?

Bai, ttipidanik ene familiarekin bi urtero Euskal Herrira bidaiatzen ginuen, udan zehar.Beti harremanetan izan naiz ene famili eta lagunekin, baina horrat etortzea bizitzera ene ikuspegia aldatu du. Biziki ezberdina da oporretara joatea eta bizitzera etortzea herri batean nun hizkuntza, kultura eta norma sozialak ezberdinak diren.

Nola irudikatzen zinuen Euskal Herria ? nola ikusten duzu bizia hemen? Jendea? Kultura?

Ttipitan Euskal Herria askoz baserritarragoa irudikatzen nuen. Orain Getxon bizi naizenez, Bilbotik hurbil, asko ikasi dut Euskal historiaren alde ezberdineri buruz, hala nola industrial joritasunari buruz eta bere erortzeari buruz ene burasoak emigratu zuten garaian. Jendea xintxoa da baina pixka bat hetsia: zaila da lagunen egitea, gehienak ttikidanik ezagutzen bait dira. Kultura publikoagoa da. Etorri aintzin, etxean denbora gehiago pasatzeko ohitura nuen, baina hemen dena karrikako eta ostatuetako biziaren inguruan itzultzen da.

Ze maite duzu hemen ez zinuena ongi ezagutzen?

Badakit aski arrunta dela, baina janaria! Baita kultura lasaia eta denetarik hurbiltasuna ere.

Zer desberdintasun ikusten duzu Euskal herriarekin?

Dena ezberdina da. Estatu Batuetako jendeak bizi erritmo azkarrago bat du eta denek etorkizunean pentsatzen dute. Kontrastez, hemengo jendeak momentuaz baliatzen du eta bizi pertsonala biziki aktiboak dituzte. Kaliforniarekin konparatuz, euria eta hotzari ohitzea zaila izan da ere. Ez nuen sekula hainbeste hotz ukan horrat etorri arte eta Estatu Batuetan ukandako bizi osoan baino parasol gehiago ukan ditut hemen.

Zer da gehien falta duzuna zure herritik?

Ene familia, lagunak, janaria eta aniztasuna faltan botatzen dut. Hemengo jendea hetsiagoa da eta erreski jujatzen du, baina ez diet gaizkirik erraten. Migrazioa fenomeno berri bat da eta jendea ez da horri ohitua. Denborarekin Euskal Herria gehiago idekiko dela uste dut.

Euskera hitzegiten duzu ? ikasten duzu?

Euskara ikasten hasi naiz etorri naizelarik baina onartu behar dut aski zaila dela. Berez, gramatika ez da hain gaizki baina mintzatzeak aldaarazten dizu pentsatzeko manera. Horretan lan egiten segitzen dut eta espero dut ikastea, baina azken eperik ezarri gabe. Pertsonalki, euskara ikastea garrantzitsua da, enetako kulturaren eta gizartearen osagai bat delako.

Noiz arte Euskal herrian egonen zira?

Ez naiz segur. Ongi sentitzen naiz hemen baina zerbaitek ene baitan beti mugiarazi nahi nau eta kultura berrietaz ikastera erakarri. Gogoa nuke Ipar Europan edo Inglaterran bizitzea, baina hori etorkizunean ikusiko dut. Badakidana da berritz etorriko naizela eta hemen ukandako esperientziak aldatu nauela.