Search for content, post, videos

Akademiatik tartarika hitzaldi zikloa aurrera doa

Akademiatik tartarika UEU eta Eusko ikaskuntzaren arteko hitzaldi zikloa berriz hasten da 2022ean.

Hala nola 2021 etik Eusko Ikaskuntzak UEUrekin lankidetzan hitzaldi ziklo bat hasi zuen irailean. Orotara 4 hitzaldi eraman dira Iparraldean gaindi, Senperetik Baionara Itsasutik pasatuz. Euskalgintza, erleak, bertsolaritza eta espetxeak izan genituen aipagai udazkenean Txerra Rodriguez, Martxe Aizpurua,Miren Artetxe eta Joana Faltxa ikerleekin.

Urte hastapen honetan neuro zientziak, aipatuko dizkigu Loretxu Bergouignanek otsailaren 24ean Baionako egoitzan « Bizipenek egiten gaituzte… nola moldatzen dute gure burumuina ? » hitzaldiarekin, Baionako egoitzan.

Ondotik Oscar Alegriak martxoaren 3an « Latinoamerikaren zain urratuak » liburua aurkeztuko digu Ortzaizeko Menta liburutegian. Eta berriz Baionara itzuliko gira apirilean Kultura politikak, hizkuntza guttituak eta zinema aipatzeko Graxi Irigarayekin Baionako Euskal museoan. Maiatzean Biarritzeko mediatekan 17an, « 64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan » liburua aurkeztuko digu Gari Berasaluzek. Eta sasoia ederki bukatzeko gisan lankidetzan Ipar Euskal herriko ikertzaileen hitzaldi laburren gaualdia antolatuko dira ekainaren 16ean Baionako Kalostrapen UEUren 50 urteurrenaren karietara.

Hitzaldi guztiak Kanalduderekin lankidetzan filmatuak dira, euskaraz  aldibereko itzulpenarekin.