Search for content, post, videos

Ondarearen eguna europearrak : Lehuntzek pilota eguna antolatzen du abadiaren inguruan

Datorren irailaren 21 eta 22ean Europako ondarearen egun europearrak ospatuko dira. Lehuntzen abdaiaren inguruan antolmatuko dira egun horiek eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan herriko etxea eta Abadiaren lagunen elkartearekin antolaketan parte hartu du.

Larunbatean, pilota ospatuko da lehuntzeko plazan. Hala nola, pilota eta pilotagintzaren aktibitate ezberdinak proposatuak izanen dira egun osoan zehar. Goizean, hitzaldi bat proposatua izanen da, Mourgui Capelier andereak “ Du jeu de Paume à la pelote basque” proposatuko du 11eatan abadiako elizan. Arratsaldean Gaia elkarteak pilotagintza tailer bat proposatuko du haurrei ezteien gelan, ver gisara iniziazio eta pilota aurkezpenak egonen dira pilota plazan. 17 :00tan, arratsalde bukaeran Luzean ( Donibane lohitzune) eta Baztaneko jokalariek Laxoa joko bat emanen dute.

19 :15tatik goiti Ttirritta elkarteak mutxikoak emanen ditu eta 20 :30etan  « Frontons » filmaren emanaldia emanen da. Gaua musikarekin bukatuko da Multip’lez Arts elkarteak alaiturik.

Biharamunean, 22ean, igandean,  abadiazko aktibitateak proposatuko dira.

Hala nola,Itsasuko Makilariek hasiko dute eguna Ttirrittako dantzariekin batera. 11 :00etan meza egonen da et ondotik zintzurbustitzea.

Arratsaldeko 2etatik goiti kalostrapean zonbait ekintza proposatuak izanen dira : makilaren baliapena, erdi araroko mutxikoen erakusketa aroko jantziekin eta Multip’lez Arts elkarteak zonbait tailer proposatuko ditu.

Bestalde, 15h15 eta 17etan « Eugénie » hirukoteak  kontzertu baroko bat proposatuko du, Orlando, Gibbons,Lawes, Purcell eta JS Bachen musika zatiak aldizkatuz.

Asteburua Les trompes d’iparralde txaragak itxiko du.

Irailaren 21ean : Euskal pilotaren ondarean eguna

Elizan :

11h. « Du jeu de paume à la pelote basque »

Mme Mourguy Capelieren hitzaldia

15h.45 « Trinquets et jeux de paume »

Michel d’Arcanguesek bere liburuaren aurkezpena

 

Pilota plazan

15h./17h. Pilota desafio eta inizazioa

Lehunztarrak eta Eskulari taldeek alaiturik

17h .15 /19h. Laxoa  topaketa

Baztan eta Luzeana horratuko dira

19h15 Mutxikoak

« Ttirrittak Elkartea »ko dantzariekin

20h30 Frontons

Ez ohiko aurkezpena : « Parties de pelote au Pays basque » Frontons emanaldia txalaparta eta pilotarien katuek lagunduko dute gaurko eta atzoko jokoak aipatuz.

21h.30 Su bariazioak

Suzko esku joakoak Mulip’lez Arts elkartearen eskutik

 

Ezteien gelan :

Erakusketa

Pilotazko argazki eta bideoak

Pilotagintzaz liburutegia :

 « Elkar »ek aurkezturik

Izenpedura eta dedikaza :

« Le laxoa aux racines de la pelte basque» par Séverine Dabadie

« Trinquets et jeux de paume du Pays Basque » par Michel d’Arcangues

 

Pilotagintza tailerra :

Haur eta heldu tailerra Gaia elkarteak proposaturik.

Abadiaren bisitak egun osoan zehar proposatuak dira eta 18 :00etan abadiaren bisita gidatua.

Irailaren 22a : animazioak abadian

10h15    Harrera eta aurkezpenak

Itsasuko Makilariak

   Ttirrittako dantzariak

 

10h.50   Abadiako elizan sartzea

11h. Meza

« Lehuntze Kantari »-k alaiturik

12h15 Zintzur bustitzea

Makilariek eta Ttirrittako dantzariek alaiturik

Kalostrapean

14h/18h : Hiru taldek alaituko dute arratsadea

« Itsasuko Makilariak» :

Makilaren erabilpenaren erakusketa eta aurkezpena.

«  Ttirrittak Elkartea » :

Erdi aroko jantzi eta kadrillen erakaskasketa

« Multip’lez Arts » :

Aktibitate ezberdin asko proposatuak tailer batzuen bidez.

Elizan

15h.15 et 17h. :

« Eugénie » hirukoteak 2 parteko emanaldi berezia proposatzen du. Orlando, Gibbons,Lawes, Purcell eta JS Bachen musika zatiak aldizkatuz.

«  Les trompes d’Iparralde » txarranga

Abadiaren bisitak egun osoan zehar proposatuak dira eta 18 :00etan abadiaren bisita gidatua.