Search for content, post, videos

Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren biltzar nagusia Donibane Lohitzunen egin da

Martxoaren 30ean , 10 :30 iragan da Eusko ikaskuntza Iparraldeko biltzar nagusia, Donibane lohitzuneko herriko etxeko kontseilu gelan. Donibane Lohitzuneko auzapeza, Jean-Francois Irigoyen eta bere bi autsetsiak, Pello Etcheverry et Gaxuxa Elhorgak bileran parte hartu dute.

 

Eguzki Urteaga, Iparraldeko lehendakari ordeak, Donibane Lohitzuneko Herriko etxearen eta EuskoIkaskuntzaren arteko harremanaren sendotzearen asmoa azaldu du, oroitaraziz Eusko Ikaskuntzaren helburua Euskal Herria maite duten eta haien lanaren bidez haien kultura eta nortasuna sendotu eta lagundu nahi duten pertsonen batzea dela.

Espiritu honetan, parte hartuko du atzo eta gaurko jakintza, ikerkerkuntzak zabltzean Euskal nortasuna garatzeko gisan.

Horretarako elkarteak Donibaneko Herriko etxearekin lankidetzan, ekintza ezberdinen antolaketan eta sorkuntzan parte hartuko du. Horiek datozen ardatzen inguruan eginen dira :

  • Bere sare eta kideak inplikatzen dituen kolokio, jardunaldi eta hitzaldi ziklo bat.

 

  • Dokumental eta video emanaldiak

 

  • Dantza eta musika emanaldien antolakuntza.

 

  • Musikaz sari baten sorrera.

 

Beste ekintza batzu antolatuko dira lankidetzan ere bai.ekintza horiek ondoko tematiketaz eginen dira: itsasoa, dantza, musika eta Euskal diáspora.

Jean-Francois Irigoyen, alkateak, Eusko Ikaskuntzarekin lan egitearen interesa eta poza goraipatu du.

Ondotik biltzar nagusia hasi da eta joan den urteko biltzar nagusiaren akta onartua izan da.

Argitxu Etxandik, ondoko 2018ko bilana aurkeztu du:

Aurten Eusko Ikaskuntzak 25 urte ospatzen zituenez, 2018ko helburua minimoan 25 ekitaldiren antolatzea zen 25 urte ospatzen genituelako. Helburu hori gainditu dugu, hala nola 23 hitzaldi antolatuak izan dira eta horrez gain, 2 foro, kongresu 1, sari emate 1 eta jardunaldi 1 antolatu dira. Orotara aurten eusko ikaskuntzak 30 ekintza baino gehiago antolatu edo parte hartu du.

23 hitzaldi izan dira orotara.

Haietariko gehiengoak baionan antolatu dira eta bereziki Baionako Euskal museoan, hitzarmen bat dugulako erakustokiarekin eta harrera oso ona dugulako beti. Han iragan dira 19 ekintza. 14 hitzaldi eta 5 filmemanaldi. Hitzaldietariko 4 euskaraz eman dira. Filmemanaldietariko 4 euskaraz izan dira eta haietariko 3tan egileak etorri dira gauladian parte hartzera.

Bestalde aurten lokala asko baliatua izan da beste elkarteengandik eta guk bi ekitaldi antolatu ditugu bertan Eusko diáspora gaualdia eta Baionako Sariak ( berantago aipatuko ditudanak).

Bestalde Baiona eta euskal museoa aipatzen dugunez, eusko Ikaskuntza Iparralderen 25 urteak ospatu ditugu, irailaren 29an. Jean Mixel Larrasquet-i homenaldia egiteko parada izan dugu bertan kantuz Jean-Mixel Bedaxagar-ren parte hartzearekin eta Viviane Delpechek Eusko Ikaskuntza Iparralderen istoriaz eman du hitzaldi bat. Ekimenak jende frango  bildu ditu eta 40 pertsona inguru egon dira gurekin bazkaltzeko.

Eta bistan dena Baionan iragan da aurten iragan den 18. Kongresuaren lehen alea, urriaren 5ean. Eusko Ikaskuntzak Euskal Herri egonkor baten eszenario ezberdinak irudikatu ditu. Euskal gizartea proiektu horren bihotzean planteatua izan da. Bertako aktoreak, gizarte zibileko administratzaileekin lankidetzan gai zehatzak eta galdera idekiak proposatuak izan dira. Horiek Euskal Herri osotik (EAE, NAfarroa, Iparralde eta Diaspora) etorritako aditu eta ez adituekin batera eramandako foro ezberdinetan landuak izan dira ausnarketa oinarriak planteatu dituzte.

Baionako Eusko Ikaskuntzako XVIII. Kongresoaren idekierak jardunaldi horietan bildu diren ausnarketa eta analisiak aurkeztuko ditu.

Egitarauak beste 4 eremuen bildumen aurkezpenetaz, Jean-Pierre Claveranne Irakaslearen hitzaldi bat eta mahai inguru batez osatua izan da. Jean Pierre Claveranne, Lurraldea globalizazioari eta munduaren aldaketei ihardukitzaileaK hitzaldi eman du. Eta arratsaldean mahai inguru bat iragan da  Zahartzea, ezagutza eta lurraldetasuna, beste erronken artean tematikaz, Juliette BERGOUGNAN, Michel BERHOKOIRIGOIN, Ane BUSTINDUY, eta  Javier ECHEVERRÍA EZPONDArekin. Kongresuak 150 pertsona baino gehiago bildu ditu. Eta haien artean 40 gazte Etxepare lizeotik etorriak haien erakasleekin.

Biarritzen:

Aurten bi filmemanaldi eman dira, Neskatoak eta Estitxu. Bietan egileak etorri dira eta ondotik publikoarekin eztabaidatu dute. Estitxu filmaren kasuan Nahia Robles kantaria ere hor genuen eta Estitxuren kantu bat eskaini zuen publikoari.

Bestalde Biarritzen antolatu dugu Euskara zerbitzuarekin lankidetzan Euskara ikastetxetik plazara foroa. Horretan Eguzki Urteaga, Paula Kasares eta Urko … parte hartu zuten, seaska, biga bai, Euskal haziak, Erabil eta euskal erakaskuntzako aktore ezberdinek. Foro horrek beste bi bultzatu ditu geroztik: bat Bidarrain iragan dena azaroaren 14ean eta bestea pasa den astean iragan dena Hendaian.

Eta urtero bezela Biarritzeko hiriko bekak eman ditugu ikerle gazteei, hori irailaren 1ean iragan da Biarritzeko mediatekan.

Barkoxen ere antolatu da lan egun bat, “Kanpañaren garapen ekonomikoaren aldeko tresnak” izenburu pean. Jardunaldiak 30 pertsona inguru bildu ditu goizean eta arratsaldean iragan den mahai inguruak 50 pertsona baino gehiago bildu ditu. Horretan Michel ETCHEBEST, Sylvie DURRUTY, Bernard UTHURRY, Mathieu POURRILLOU, Jean-Jacques ETCHEBERRY, AIBA eta AZIA alkarteak parte hartu dute, eztabaida Pantxika Maitiak kudeaturik.

2018ko Baionako Sariak:

Aurten Eusko Ikaskuntza eta Baionako herriko etxeak osatzen eta epe luzerako segida batean sartzen diren lanak sariztatzea erabaki du :

Ohorezko jean-Mixel Larrasquet Saria Kepa Akixori emana izan zaio,  Zigor artista izenaren pean zizelkari, margolari eta argazkilariari.

Kultur tesi saria Viriginie Brillant etchemaiteri eskainia zaio La Perspective transfrontalière de l’emploi dans l’Eurorégion Aquitaine-Euskadi- lanarentzat

Eta azkenik bideo dokumental saria Mai da Bai (eta ezetzik ez dago) filmari eskainia zaio,   Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon et Anne Baskaran egilei.

Eusko Ikakuntza sarien kari Euskal museoarekin lankidetzan ari da eta urtean zehar mintzaldi eta emanaldiei esker sarien lanak ezagutarazten lan  egiten du.

Sarien emanaldien zeremonia pasa den ostiralean abenduaren 14ean iragan da Baionako herriko etxeko saloi handian, 80 pertsona baino gehiago bildu ditu ekimenak. Eguzki Urteaga eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariak hitza hartu du zeremoniaren hasteko herriko etxea eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza aipatzeko. Ondotik Baionako udaleko kultur arduraduna denak hitza hartu du Eusko Ikaskuntzak eta udalak elkarrekin burutatako ekimenen garrantzia azpimarratuz.  Anne-Marie Galé Eusko Ikaskuntza Iparraldeko komunikazio lehendakari ordeak Zigor-en lana aurkeztu du eta saria osatzen zuten bi Goicoechea buztin lorontzi oparitu zaizkio.

Argitxu Etxandik Virginie Brillan Etchemaiteren ikerketa lana aurkeztu du eta bere burasoeri eman die saria, sariduna atzerrian bizi delako.

Bukatzeko Argitxu Camus Etchecopar, Euskararen eta goimaialako ikasketen lehendakari ordea denak Mai da Bai dokumentalaren aurkezpena egin du eta Anne Baskaran egileetarikoari eskaini dio.

Bukatzeko Jean-Claude Larronde diru zainak kontuak azaldu ditu.

Bilana eta kontuak onartu ak izan dira.

Pello Etcheverry-k hartu du hitza berriz oroitarazteko hitzarmenaren sendotzea eta EuskoIkaskuntzarekin lan egiteko gogoa azpimarratuz.

Herriko etxeak zintzur bustitze bat eskaini du eta ondotik kideak Maitena trinketera jatera joan dira Gaxuxa Elhorga autetsiarekin.