Search for content, post, videos

ACTUS CAMPUS

Baionako IAEa

IAE France sareak kudeaketa eskola unibertsitarioak biltzen ditu Frantzia osoan, kudeaketa formakuntzak proposatuz. Usu Frantziako master hoberenetan sailkatuak dira eta publikoak dira.

Baionako IAEak aldizkako lizentzia profesional bat proposatzen du, langileriaren kudeaketaren zientzia eta tekniketara prestatzen duena, baita hiru master profesional ere: Nazioarteko kudeaketa eta merkataritza; Osasunaren kudeaketa; Banku-Asegurantzetan berezitu aholkularitza. Aurten, nazioarteko merkataritza masterra eta osagarriaren kudeaketarako masterra Eduniversalean sartuak dira, 2017ko Master, MS eta MBA hoberenetan sailkatuak direlarik. Ezagutza horrek Baionako eskolan den irakaskuntzaren kalitatea erakusten du.

Martin, Baionako IAEan nazioarteko kudeaketa eta merkataritza masterrean ikasle da:

“Loire Herrialdeetakoa naiz baina 2016ko irailetik geroz Euskal Herrian bizi naiz, Baionako IAEan nazioarteko kudeaketa eta merkataritza masterra segitzen dut. Erabaki hau ez dut batere dolu, formakuntza izigarri interesgarria baita eta irakasgai mota ainitz proposatuak baitira. Lan baldintzak oso goxoak direla erran behar da ere. Baionako IAEa Baiona hiri barnean kokatua da, euskal kostako hondartzetatik minutu zonbaitetara bakarrik autoz”.

ISA BTP

L’institut Supérieur Aquitain du Bâtiment et des Travaux Publics qui fait partie de l’Université de Pau et des Pays de l’Adour propose une formation sur 5 ans. Cette dernière dispense une formation pratique (stages) et théorique et permet aux étudiants de 4ème année de se spécialiser en génie civil et maritime ou Habitat & Energie ou Bâtiment.

IUT DE BAYONNE PAYS BASQUE

Baionako Euskal Herriko IUT-a

Baionako Euskal Herriko IUT-ak DUT eta lizentzia profezional ezberdinak proposatzen ditu Iparraldeko bi kanpusetan. Hirugarren sektoreko gaien formakuntzak Baionako Errobiko kanpusean kokatuak dira eta zientifikoak Angeluko Montaury-ko kanpusean.

Baionan: Merkataritza teknikak, Enpresa, administrazio eta banku kudeaketa

Angelun: Ingieneritza industriala eta Inforatika

IUT-ak formakuntza konkretuak, nazioartekoari begira eta erakasle talde oso hurbilerraza proposatzen ditu. Enpresen errealitateaz hurbil diren erakaskuntzak eta tutoregotzatuak diren proiektuak proposatuak eta tematika konkretuetaz lan zuzenduak emanak dira

Bi kanpusak ingurumen oso goxo batean kokatuak direla, erresidentzia unibertsiaarioetatik hurbil ere, azpimarratzekoa da.

MONTAURY-ko CAMPUSA

Montauryko campusa, Angelun, PAAUren (Paueko eta Aturri Aldeko Unibertsitatea) barne diren hiru polok osatzen dute.

Euskal Kostako Zientzia eta Tekniken FIUak (Formakuntza eta Ikerketa Unitatea) hainbat formakuntza proposatzen ditu, hara nola informatika, fisika-kimika, biziaren zientziak, baita lizentzia profesionalak ere : “ingurumenaren babes eta kudeaketarako lanbideak” eta “etxegintzako lanbideak : eraikuntza kudeaketa, etxegintzako empresa ttipi eta ertainen sortze eta arra hartzea”. FIUak masterrak proposatzen ditu ere : “elektronika eta informatika” ; “laborantzaren, elikamoldearen eta ingurumenaren zientziak eta teknologia”.

Baiona Euskal Herriko IUTa Montauryko campusaren barne da. Bere ikasleak ingenieritza industriala eta mantenimendu DUT batera eta Informatika DUTra formatzen ditu. Bi lizentzia profesional proposatzen ditu ere, bata lanbide numerikoei lotua eta bestea energia, elektrizitate eta garapen iraunkorraren nagusigoa delarik.

Azkenik, Montauryko campusean Etxegintzaren Akitaniako Goimailako Institutua atxemaiten ahal da, etxegintzako ingeniero formakuntza bat bost urtetan proposatzen duena.